2018/01/11

2018an ikusitako filmen inbentarioa

Irizpide hauen arabera sailkatuta:

* Eskasa; ** Badu zerbait; *** Ona;  **** Oso ona; ***** Bikaina, maisulana.
 (E): etxean ikusitakoak; (Z): zinean.

59) Suntan (E) ** Eskasa.

58) The widows (S. McQueen) (Z) ** Ez gaitu asebete, "Shame" bikainaren egileak.

57) Lucky (E) ***

56) Visages, villages (E) ***

55) Jusqu'a la Garde (E) ****

54) Les garcons sauvages (E) **

53) Un soplo en el corazón (L. Malle) *****

52) Ascensor para el cadalso (L. Malle) (E) **

51) On Chasil Beach (E) ***

50) Happy end (E) ***

49) Gloria (E) ***

48) Venus: confesiones desnudas (E) ***

47) Buffalo 66 (E) **

46) Mishima (E) *** (Paul Schrader) Mishima idazle japoniarrari buruzko pelikula ona. Idazle bikain honen obran eta bizitzan sakontzeko bikaina.

45) Irreversible (G. Noe) (E) **** Tramari eta pertsonaiei fondoa falta zaien arren, forma aldetik bikaina da, eta merezi du ikustea. Kontuz: bi eszena oso gogor ditu. Ez da bihotz sentiberegientzat... Egile beraren aurtengo Climax saritua baino hobea iruditu zait hau. 

44) Quién te cantará (C. Vermut) (Z) **** "Magical girl" bikainaren egileak ez gaitu orain ere epel utzi. Dituen pare bat eszena ikaragarrirengatik soilik merezi du pelikula hau ikustea: bata, hasiera samarrekoa, pertsonaia nagusia deskribatzeko balio duena (berak kantatzen duen karaokean ezagutzen duen gizon batekin daukan harreman efimeroa); bestea, musika teknoaren fondoarekin ama-alabek duten eszena ahaztezina. Kontrara: fondoko musika bikaina den arren, aktore protagonistak abesten dituen kantak ez zaizkit onak iruditu, eta eskasak izateko pisu handiegia dute. Pelikulak tono enigmatiko bikaina dauka, hala ere. Ikustekoa!

43) Oreina (K. Almandoz) (Z) *** Argazki, musika eta Ramon Agirre bikain batekin, pelikula oso ona ondu du Almandozek. Elkarrizketa batzuk eskas samarrak iruditu zaizkit, baina zuzendariaren begirada sotil eta gaiztoak (zentzurik onenean) filma biribiltzen du. Ramon Agirre zinera doan eszena bikaina da, eta baita bukaera ere.


42) Fitzcarraldo (W. Herzog) (E) ***

41) El sirviente (J. Losey, 1963) (E) **

40) The films of Gregory J. Markopoulos (Z) Zinema esperimentaleko erreferenteetako bat omen. Ez nau harrapatu, nahiz eta badituen detaile interesgarriak. Sortzen zaidan galdera da: zertarako jarri ezer kontatzen, baldin eta formak soilik axola baldin badu?

39) Climax (G. Noe) (Z)*** Forma eta teknika aldetik txundigarria, ongi kontatua dago pelikula plano-sekuentzia luzeekin eta amesgaizto tankerako giro itogarri ongi lortuarekin, baina kontatzen duena planoegia da. Droga gogorrak gogoko badituzue, aurrera! Ez zaitu axolagabe utziko!

38)  El reino (Sorogoyen) (Z) *** Oso ona, baina bukaera penagarria.

37) Long Day's Journey into Night (Z) * Baditu plano zoragarri bat baino gehiago, baina ez hanka eta ez bururik.

37) High life (Claire Denis) (Z) ***

36) Belmonte () (Z) ***

35) Entre dos aguas (I. Lacuesta) (Z) ****

34)  Izaro (Txuspo Poyo) (Z)**

33) El amante doble (F. Ozon) ***

32) Hotel Room (C. Gay) ***

31) Pequeñas mentiras sin importancia (E) ***

30) La leyenda del tiempo (E) *** Lehen erdia eskasa, bigarrena oso ona.

29) En las estrellas (Zoe Berriatúa) (Z) * Txarra.
 
28) Sangre de un poeta (J. Cocteau) (E) **** Bitxia, iradokigarria, surrealista, apunte bikain bat baino gehiagorekin.

27) Alps (Y. Lanthimos) (E) ***: Lanthimosen zinema hizki larriz egiten den zinema da. Ona da hau ere, baina agian bere filmografiatik gutxien gogoko dudana.

26) Florida project ** (E): Eskasa. Bukaera penagarria.

25) La jette (Crish Marker) (E) ***** Maisulana.




24)  Cuaderno de barro (I. Lacuesta) *** Ona, pasarte benetan ikusgarriekin.

23) Maria y los demás (Nely Reguera) **** Oso ona

22) El ornitólogo (Joao Pedro Rodrigues, 2018) **
Baditu zenbait kontu benetan azpimarratzekoak; pelikularen lehen zatia oso ona dela uste dut, baina erditik aurrera hartzen duen norantza psikotropikoak, eta pelikularen tono aldaketa nire ustez ulertezinak, erabat jokoz kanpo utzi nau.

21) Perfectos desconocidos (Alex de la Iglesia, 2018) (E) *** La comunidad bikainaren estilora egina (haren mailara iristen ez bada ere), barre eginarazteaz gain (hain gauza zaila egiazki!), giza kondizioaren kontraesanetan ederki egiten du harramazka zuzendari bilbotarrak.


20) Pororoca (Constantin Popescu, 2018) (Z) **** Oso ona, baina joder, zein gogorra.

19) The isle of dogs (Wes Anderson, 2018) (Z) *** Stop motion teknikarekin egindako animaziozko film honek baditu detaile oso interesgarriak, eszena benetan bikainak, eta batez ere erabiltzen duten teknikaren erabilpen bikaina. Baina kito. Argumentua bere horretan aztertuta, nahiko folletineskoa dela esango nuke.

18) Cien años de esclavitud (Steve McQueen, 2013) ** Badu zerbait, baina horrenbeste film ikusi ditugu esklabutzari buruzkoak... Ez dakar berrikuntza handirik. Zuzendari beraren "Shame" bikainaren ostean, eskas samarra iruditu zaigu hau, arruntegia, klasikoegia forman eta mamian.

17) Pi: Faith in Chaos (, 1998) (E) ****



16) Call me by your name (Luca Guadagnino, 2017) (Z) ****.

Urteko onenen zerrendara joango den horietakoa. Maitasun istorio benetan ederra eta ezin dotoreago kontatua, James Ivoryren gidoi paregabearekin, musika aparta eta bi aktore protagonistak itzel! Gozatzekoa!


15) Vivre sa vie: Film en douze tableaux (Godard, 1962) (E) ***

14) Howl (, 2015) *** (E)

13) Alabama Monroe (, 2012) ** (E). Musika bikaina, baina melodrama latza, ezin eramanezkoa. Cacteauren esaldi hori ekarri dit gogora, ezin dela artea egin txantaje emozional bidez.

12) Tres anuncios en las afueras (, 2017) *** (Z)

11) El sabor de las cerezas (, 1997) *** (E)

10) Los inútiles (Fellini, 1965). ***** (E). Maisulana. Gora Fellini!

9) Carol (Todd Haynes, 2017) *** (E)

8) Yes, we fuck (, , 2015) *** (E)

7) Ghostbusters (Ivan Reitman, 1984) *** (E).

6) Ficción (Cesc Gay, 2006) **** (E). Sotila, ederra, bikaina! Cesc Gay beti bezain fin!

5) Estados unidos del amor (2016) **** (E).

4) La ciénaga (Lucrecia Martel, 2001) **** (E). Oso ona pelikula, baina batez ere zuzendariaren begirada berezia, istorio bat baino areago giro bat sortzeko, tono bat emateko filmari, eta hori guztia modu ia oharkabean, oso pixkanaka, eta natural-natural metatuz doazen detaile txikiei esker. Gertutik jarraitu beharreko zuzendaria.


3) On the bowery **** (Z). Oso ona erdi fikzio, erdi dokumental den pelikula hau, New York hiriko auzo txiroaren zuri-beltz ederreko argazki zehatza, taberna baten bueltan eta alkohola irtenbide bakar duten gizonezko alderraiei segika.
 
2) Involuntary (R. Ostlund) *** (E). "Turist" bikainaren eta "The square" famatuaren egilearen lehenengotariko pelikula. Plano fijoz osatutako film berezia, istorio txikiz egindako film korala, musikarik gabe. Ostlunden zinemagintzako film onena ez da, ezta hurrik eman ere, baina pelikula honekin iadanik zeresana eman zezakeela erakutsi zuen.

1) El club (P. Larrain) *** (E) Arrastoa uzten duen pelikula.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Egin hemen zure iruzkina edo kritika..
Mila esker!
Bertol

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net