Sanmartzialetan izan zen, duela hamabost bat urte. Joan ginen
parrandara Irunera, eta halaxe genbiltzan, gozo-gozo, hogei urte izateak
ematen duten inozo sentipen epel horrekin, denboraren erlojuak artean
axola ez zitzaizkigula. Sanpelaiotan hasten ziren udako oporrak
guretzat, herriko jaietan, eta huraxe izaten zen ordularia etxeko
tiraderan uzteko eguna, San Joan sua baino errito garrantzitsuagoa.
Estudiante tunante, eta lanik egiteko obligaziorik gabe (ez beste lagun
batzuen tankeran, zortekoak gu!), festaz festa, parrandaz parranda
ibiltzen ginen orduz geroztik.
2014/07/30
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
http://www.bertolarrieta.net/ webguneari lotutako blog-a da hau. Blog honen helburua irakurlearekin edo bisitariarekin iritziak trukatzea ...
-
XXI. mendeko 25 pelikularik onenak aukeratzeko, lehendabizi aurreselekzio zabalago hau egin dut. Ikusi ditudanen artetik (batzuk-batzuk ge...
-
(Ordena zehatzik gabe) In the mood for love (Wong Kar-wai) la ciénaga (L. Martel) Historias mínimas (J.C. Sorín) Lost in translation (...
