2014/12/30: Mommy
Estetika berezi eta dotorearekin, eta Truffaut-en "Les quatre cents coups" (1959) bikaina gogoratzen duen gidoiarekin, pelikula oso ona ondu du Xavier Dolan gazteak. Gertutik jarraitzeko moduko ibilbidea darama Dolanek, 25 urte eskasekin: http://es.wikipedia.org/wiki/Xavier_Dolan
2014/12/13: Magia a la luz de la luna
Ona da Allenen azken pelikula. Ona gidoia, onak aktoreak, forma aldetik txukuna eta mamia ere badu. Baina Augusto Monterrosok esan ohi zuen bezala, istorio on bat idazteko ez dago formula majikorik, eta formula majikoa lortzen baduzu, igarri egiten zaizu, eta iada ez dauka graziarik. Hori gertatzen zaio W. Alleni nire ustez. Pelikula on eta atseginak egiteko formula majikoa lortu du, baina kitto. Ez doa harago. "Zelig"-en egin zuen eran arriskatzea nahiko genuke, aurretik eginda dituen formulak errepikatzen ibili beharrean. "La maldición del escorpión de Jade"tik gertu dagoen pelikula honek gozo-gozo baikaramatza, baina kasik sekula harritu gabe, aberatsenen saloi garesti eta -ai- erosoegi horretako besaulkian eserita.
2014/11/27: Loreak
Bikaina iruditu zait Garaño eta Goenagaren filma. Gidoi, argazki eta aktoreen lan paregabearekin, sotilki baina dotore egiten du aurrera pelikulak, sentsibilitate eta samurtasun handiarekin egin ere. Ez galtzekoa!
2014/11/20: La sal de la tierra
"La sal de la tierra" filmeko argazki bat |
2014/11/13: Lasa eta zabala
Ondo dago pelikula, Lasa eta Zabalaren auzia kontatze hutsak bai baitu meritua. Euskal Herriko historia beltzenetakoaren pasarte honek badu hemendik aurrera kontakizun zinematografiko duina, eta ez da gutxi. Baina pelikulak baditu "zinematografikoki" hainbat arazo, nire ustez. Hasieran du nabarmenena. Pelikularen lehen ordu erdia igaro arte, ez dakigu zein izango den protagonista. Lasa eta Zabalari segika hasten da filma, Alicanteko poliziari gero, eta Iruinen rola jokatzen duen Unax Ugalderekin geratu arte, noraezean dabil apur bat, nire ustez. Ikuspuntua zeinena izango den argi geratzen denean, hasten da pelikula ere kilateak irabazten. Eta, hala ere, Iruinen pertsonaiari "pertsona"ren ikuspuntua falta zaiola iruditzen zait, bere abokatu lanaren kanpoko bizitza, alegia. Bestalde, Iruinen pertsonaian sakontzeko, abokatuari laguntzaile "fiktizio" hori gehitzea ere, gutxien-gutxienez zalantzagarria zait: batetik, errealitateari hain lotuta dagoen pelikula batean, kontaera desbirtuatzen duelako (batez ere, benetan gertatua ezagutzen dugunontzat); bestetik, helburu zinematografikoekin egina izanik ere, lortzen den emaitza irregularra delako: tramari egiten dion ekarpena nabaria eta onuragarria da, baina pertsonaia zuriegia da nire ustez, planoegia, zintzoegia, xaloegia, "aingeruegia" infernu beltzenean. Lan txukuna "Lasa eta Zabala", baina zinematografikoki irregularra.
2014/11/10: 20000 days on earth
Nick Cave musikariari buruzko rockumental ederra. Bere sorkuntza-prozesuari buruz, baina batez ere zuzenekoen magiari buruz dotore -eta in crescendo- diharduen pelikula ona.
2014/10/29: Magical girl
Oso ona! Badu zerbait pelikulak, berezia egiten duena, eta nik uste tonoa dela, pelikularen tonoa. Almodovarrena izan zitekeen istorio melodramatiko bat abiapuntu gisa hartuta, kontatzeko tono askoz sosegatuagoarekin, emaitza berezia lortzen du. Ikustekoa!
2014/10/22: Relatos salvajes
Ona. Batez ere, azken laburra gustatu zitzaidan, baina denek dute maila ona.
2014/10/01: Lucy
Eskasa
2014/09/22 - 2014/09/29 (Zinemaldikoak)
Pasolini (A. Ferrara): Ona
Boyhood pelikulako irudi bat |
2014/09/15: Boyhood (R. Linklater)
Haurtzarotik nerabezarorako jauzia, bizitzari zentzua hartu nahi dion protagonistaren begietatik. Ona da pelikula, oso ona, baina saldu zidaten maisulanetik urrun samar geratu zait (akaso, espektatiba handiegiak nituen). Nire ustez, guraso bananduen pertsonaietan dago pelikula honen altxorra: ondo baino hobeto definituak, bata besteari kontrajarriak, bizitzaren filosofia (ustez) desberdinei atxikita bakoitza. Bizitzaren absurdua, poliki kontatua (eta 12 urteko errodaje baten beharrik gabe egin zitekeena, emaitzari kalterik eragin gabe).
...iruzkin gehiago jarraian...