Behin irakurri nion Jim Jarmusch-i elkarrizketa batean garai batean 500 pelikula ikusten zituela urteko. 500 pelikula! Jota geratu nintzen, eta inbidia sentitu nuen, eta txiki sentitu nintzen, eta nire zinezaletasuna ezbaian jarri nuen dena batera.
Horregatik, aurten (2017), 100 pelikularen helburua jarri diot nire buruari, urte berriko asmo zoro horien artean, betiere betetzeko moduko helburuak jarri behar direla jakinda.
* Eskasa; ** Badu zerbait; *** Ona; **** Oso ona; ***** Bikaina, maisulana.
(E): etxean ikusitakoak; (Z): zinean.
-56- The third man (E) ***** Film aparta aukeratu dugu urtea ondo bukatzeko. Bikaina da, ia aitzakiarik gabea, baina bukaerak aipamen berezia merezi du, izan ere, inoiz ikusi dudan bukaerarik onenetarikoa da, zalantzarik gabe, bai gidoiaren aldetik, eta baita zinematografiaren aldetik ere, eta horrek esponentzialki borobiltzen du pelikula, maisulan bihurtzeraino. Bai horixe!
-55- Tyranossaurus (E) ***
-54- Viridiana (E) *****
Buñuelen beste maisulan bat, ikusi beharreko pelikula horietako bat.
-53- La academia de las musas ***
-52- La edad de oro (E) ****
Buñuel bikaina eta surrealismoa eskutik helduta, pelikula ez agian bere osoan apartekoan, baina bai eszena gogoangarri bat baino gehiagorekin.
-51- El delator (J. Ford) (E) ****
Ford maisua da, pena bukaera katoliko-apostoliko-romana hori...
-50- Estiu, 1993 (E) ***
-49- The killing of a sacred deer (Z) ****
"Canino" eta batez ere "The lobster" bikainarekin harritu eta gero, ez digu hutsik egin Lanthimosek bere pelikula berriarekin, eta Ruben Ostlundekin batera, zinema garaikidearen ikur garrantzitsuenetariko bat bilakatu da honezkero. Latza, brutala, ikaragarria.
2017/01/11
2017/01/03
2016ko film onenak
Kontuan harturik ez ditudala ikusi pelikula asko (hauek dira zinean ikusitakoak: 2016an ikusitakoak), hauxe da pasa berri den urteko nire gogokoenen zerrenda:
1) La reconquista (Jonás Trueba): Ez da pelikula perfektua inondik inora, azken zatia sobran daukala esan nuen bere garaian, baina hauxe da zalantzarik gabe 2016an gehien gustatu zaidan pelikula. Aktoreen lan bikainarekin, elkarrizketa oso onekin, musika paregabearekin eta sotiltasun handiarekin kontatzen digu duela urte asko bikote izan eta gau batez, hainbeste urte beranduago, berriz elkartzen direnekoa. Hiru zati nabarmen ditu pelikulak, eta lehen biak benetan bikainak direlakoan nago. Jonás Truebak badaki, ondo jakin ere, zinema egiten!
2) Vivir y otras ficciones (Jo Sol) (Donostiako zinemaldia 2016): "El taxista ful"ekin harritu gintuen zuzendariak ez digu hutsik egin orain ere, eta gorputzen iraultza motore gisa hartuta, libre bizitzeari buruzko aldarri eder eta zintzo bat egin du, dokumental formatuan. Ikustekoa!
3) The handmaiden (Park Chan-wook). Oso ona gidoia, eta istorioari bikain doakion kontatzeko modua. Teknikoki, aparta, zenbait une poetiko gorenekin.
4) Paterson (Jim Jarmusch). Ez dut uste Jarmuschen pelikularik onena denik, baina ederra da bere xalotasunean hau ere. Pertsonaia arrunt baina gogoangarriz betea, sotiltasunean dotore, errutinari buruzko kantu poetiko eder eta samurra da pelikula. Agian, eskas dabil musikan (harritzekoa Jarmuschengan), eta lizentzia pare bat sobran (zakurrak postea botatzen duenekoa, eta ibaiaren metafora poesiaren emaria irudikatzeko...).
5) El ciudadano ilustre (Mariano Cohn & Gastón Duprat). Teknikoki badu zer hobetua (ez dira oso onak argiztatze/argazki, musika eta soinua), baina gidoia bikaina da eta aktoreak (batez ere, protagonista) apartak.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Behin irakurri nion Jim Jarmusch-i elkarrizketa batean garai batean 500 pelikula ikusten zituela urteko. 500 pelikula! Jota geratu nintzen, ...
-
Persepolis komikiaren iruditako bat Medikutara joan nintzen lehengoan, ez da broma. Komikiak ez zitzaizkidala gustatzen eta larrituta ne...