Barrio lejano (Jiro Taniguchi) *****
Greziar mitoak (M. Angelidou) *****
El elogio de la sombra (Junichiro Tanizaki) ****
La abolición del trabajo (Bob Black) *****
Obras completas (Epicuro) ****
Barrio lejano (Jiro Taniguchi) *****
Esana dut hemen ez naizela oso komikizalea, baina Taniguchi hilberriaren honek sorgindu egin nau. Denboran atzera egin, eta hamalau urterekin ikusiko du bere burua protagonistak, garai hura berriz bizitzeko aukera paregabearekin: nerabezaroa berbizitzea berrogeitaka urteren jakinduriarekin. Aldatu al daiteke izan dugun bizitza? Aldatu nahi al duzu? Berriz hasteko aukera izango bazenu, zein erabaki aldatuko zenuke? Bizitzaren zentzuari buruzko liburu benetan eder eta hunkigarria.
Los sables y otros cuentos (Mishima) ****
Onak ia ipuin guztiak. Aipagarrienak:Los sables, Pan de pasas eta Las fuentes dentro de la lluvia.
Cuentos de amor (Junichiro Tanizaki)
Erraiak (D. Sarriugarte) ***
Goitikan egite bortitza, esaldi luze eta katramilatsuekin ondo baino hobeto adierazia, bilisa atera arteko erraietatik kanporainoko bidaia gordina, oso kontuan hartzeko opera prima bat.
Izatearen arintasun jasanezina (M. Kundera) ****
Oso ona liburua, nahiz eta irregular samarra iruditu zaidan, luzetxoa aukeran zenbait kasutan, baina orri gogoangarriak dituela ezin ukatu.
Anaconda (H. Quiroga)
Ez da nire gustuko estiloa.
Koxka bat estuago (H. James) ***
Ez nau gehiegi asebete (ezta beldurtu ere) James-en liburuak, prosa dotorea daukan arren, eta bere garaian istorioaren jauziek originaltasun handia izango zuten arren egun galduta baitauka.
Mussche (K. Uribe) 2/3
Ezin izan dut bukatu Uriberen nobela. Hasiera dezente gustatu zait, eta badaude pasarte benetan aipagarriak, baina narrazio nagusiak indarra galtzen du orriak aurreratu ahala.
Greziar mitoak (M. Angelidou) *****
Greziar mito ezagunenak modu xumean kontatuak, Svetlin-en irudi ederrekin. Haurrei irakurtzeko ezin egokiagoa, txundigarriak baitira istorioak! Eta euskaraz!
La llave (Junichiro Tanizaki) ***
"El elogio de la sombra" liburuarekin liluratu gintuen moduan, ez nau asebete nobela honekin. Saiakera haren prosa ederra ez dut hainbestetan topatu nobela honetan, orri ederrak badituen arren.
Pregúntale al polvo (Fante) ****
Prosa dotorea, eszena ahaztezinak, liburu bikaina!
Errusiar diskoteka (W. Kaminer) *** (1/2)
Gustatu zait irakurri dudan erdizka hori, anekdota benetan barregarriez gain, bizitza modu baten berri ematen baitu: alemaniara etorritako errusiarrena. Baina ez nau erditik aurrera segitzeko adina erakarri.
El elogio de la sombra (Junichiro Tanizaki) ****
Estetika orientalari buruzko saiakera dotorea. Ondo azaltzen du Japonia begirada okzidentalaren menera nola erori zen, eta bere prosa benetan ederrarekin euren begiratzeko modua ulertarazten dizu. XX. mendeko idazle japoniar onenetakoa omen, eta ezagutzen ez! Detaile txikiei erreparatu eta horiek irakurleari ekartzeko moduak txunditu egin gaitu. Segituko dugu bere lanak irakurtzen, bai horixe!
El punto ciego (J. Cercas) ****
Oso ona literaturari buruzko Cercasen saiakera hau. Batez ere, izenburua ematen dion kapitulua da interesgarria: nobela onek behar-beharrezkoa duten ezaugarri bati buruz dihardu bertan, puntu itsua, alegia, edo beste hitzetan esanda: erantzutea ezinezkoa den galdera bat nobelaren muinean. Hainbat klasikoren adibideak xehetuz (Kixotea, Moby Dick edo Prozesua, kasu), bere tesiaren defentsa ona egiten du, eta literaturaren eginbeharrei buruz ere hausnarketa dotorea eskaintzen du. Irakurtzekoa!
La radicalidad del amor (Srećko Horvat) ****
Oso ona Horvat-en saiakera, oso interesgarria, maitasunaz dioena baino, XX. mendeko iraultzen protagonistek maitasunari buruz izan dituzten ikuspuntuak konparatzen egiten duen jardunarengatik. Gadaffi, Irango kasua, Lenin eta urriko iraultza, Che Guevara, Alexandra Kollontai, Ulrike Meinhoff... Erregimen desberdin hauek maitasunari buruz izan duten iritzia eta egin duten politikak aztertzen ditu, eta maitasuna iraultzaren erdian jartzearen beharraz mintzo da Horvat: iraultza eta maitasuna biak batera egin daitezkeela defendatzen du. Hainbat istorio txiki interesgarriz josia, maitasunari buruz idatzi den liburu askori eta pelikula dezenteri begira jartzen da, pertsona ororen zentralitatean behar lukeen sentimenduari erreparatzeko. Irakurtzekoa!
Extraña forma de vida (E. Vila-matas)****
Gaur egungo idazlerik interesgarrienetakoa da Vila-Matas nire iritziz. Liburu honek ere ez digu hutsik egin, eta barre egin dugu, gainera, absurdotik eta surrealismotik dezente edaten duen umore berezi horrekin.
Santuario (W. Faulkner) 1/2
Ez du gainditu erdiko orriaren langa. Sentitzen dut, William.
Tratado de la infidelidad (Herbert & Plascencia)
Ipuinen bat salbatzen den arren, ez zait gehiegi gustatu liburua.
Primavera con una esquina rota (M. Benedetti) ****
Benedettiren prosa hipnotikoak eskutik zaramatza liburu bikain honetan.
Ardiente Secreto (S. Zweig) *** Ez dago Zweig-en liburu txarrik, nik behintzat ez dut irakurri. Hau ere bikain hasten da, abentura erotiko bila dabilen gizon "ehiztariaren" ikuspuntua arakatzen, eta badirudi desioari buruz jardungo duela liburuan zehar. Aurreraxeago, ordea, gizonaren desio-objektu bihurtu den emakumearen semeari segika hasten da narratzailea, ikuspegi aldaketa nabarmen samarra eginez, eta indarra galtzen du, nire ustez. Zweig maisua da, ordea, eta poliki-poliki neurria hartzen dio ikuspegi berriari ere, eta bukaerarako haurtzaroko xalotasunaren galerari buruzko nobelatxo dotorea borobiltzen du.
La abolición del trabajo (Bob Black) *****. Lanaren kontrako alegato sutsua. Utopikoa omen, baina ez ote utopikoagoa kapitalismoaren hazteko behar amaiezina? Ezinbestekoa!
<<Nadie debería trabajar. El trabajo es la fuente de casi toda la miseria en
el mundo. Casi todos los males que puedas mencionar provienen del trabajo, o de
vivir en un mundo diseñado para el trabajo. Para dejar de sufrir, tenemos que
dejar de trabajar. Esto no significa que tenemos que dejar de hacer
cosas. Significa crear una nueva forma de vivir basada en el juego; en otras
palabras, una convivencia lúdica, comensalismo, o tal vez incluso arte.>>
Obras completas (Epicuro) ****. Plazer ez hutsalen bultzatzailea, zoriontasunaren formula gisa, baina ez hori bakarrik, bizitzaren filosofia oso bat. Obras completas izanagatik, ez arduratu. Orri gutxi salbatu ziren suaren garretatik. Irakurtzekoa!
Europarrak (Henry James). Ez nau asebete XIX. mendeko klasiko honek, nahiz eta aitortu behar zaion pertsonaiak karakterizatzeko abilidadea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Egin hemen zure iruzkina edo kritika..
Mila esker!
Bertol