2015/12/14
Agurraren lezioa
Gauzak gehiegi luzatzeak ez duela onik egiten, horixe dio Calamarok bere Crímenes perfectos
abesti eder bezain ezagunean, eta nire gisakoei, edozertan konstantziaz
jarduteko arazoak ditugunoi, gure arreta osoa kontu bakar bati
eskaintzea hain nekeza zaigunoi, aterpe ezin hobea eskaintzen digu
kantari argentinarraren baieztapenak, eta, hori gutxi balitz, helduleku
bat ematen digu —gure bizimodu txoroa eraikitzeko lehenengo harria—,
egunero bizitza berri bat bizi nahiko genukeen inuzenteoi, zerotik behin
eta berriz hastearen edertasuna miresten dugun tenteloi. Besterik da
zenbatetan egiten diogun jaramon Calamaro gizajoari, zenbatetan
ausartzen garen hau edo hori gehiegi luzatu dela onartzen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
http://www.bertolarrieta.net/ webguneari lotutako blog-a da hau. Blog honen helburua irakurlearekin edo bisitariarekin iritziak trukatzea ...
-
XXI. mendeko 25 pelikularik onenak aukeratzeko, lehendabizi aurreselekzio zabalago hau egin dut. Ikusi ditudanen artetik (batzuk-batzuk ge...
-
(Ordena zehatzik gabe) In the mood for love (Wong Kar-wai) la ciénaga (L. Martel) Historias mínimas (J.C. Sorín) Lost in translation (...
