2017/12/27

2017ko film onenak

Egongo dira, agian, hobeak, baina jarraian doazen hauek, behintzat, ikusi beharrekoak dira! Ez galdu, batez ere, top-aren gailurrean jarri dudan "The killing of a sacred deer" ikaragarria!


Nik aurten ikusitakoen artetik, aipagarriak dira "You were really never here", "Hell or High Water" eta  "Hymyilevä mies (The Happiest Day in the Life of Olli Mäki)", baina 2017ko 5 onenak, nire iritziz:

5. Blade runner 2049

 Oso ona Denis Villeneuven pelikula. Badu bainaren bat, Ryan Goslingen aktuazio eskasa esaterako, baina joder!, ze ondo egina dagoen. Eta eszena eta detaile batzuk, gogoangarriak. Bukaera eskas samarra, hori bai.

4. On body and soul

 Ondo definitutako pertsonaiak, istorio originala dialogo on eta sinesgarriekin, aktoreen lana, musika eta argazkia apaindura gutxikoak, sotilak, baina oso onak, eta kontatzeko era dotorea. Apur bat mantsoa, zenbait unetan. Spoiler: suizidio-saiakeraren eszena ikaragarria da.

3. The square

Oso ona, bere aurrekoaren ("Turist") bikaintasunera iristen ez bada ere. Eszena gogoangarriak ditu, baina eszena gogoangarrien metaketak ez du pelikula ona egiten.

2. Manchester by the sea

Albinoniren adagioa deituriko musikak janzten duen eszena, zalantzarik gabe, ahaztezinen zerrendara eramatekoa da! Gogoangarria! Une melodramatikoxegiak sahiestuz gero (istorioa ere dramatikoegia da aukeran!), bikaina izango litzatekeen pelikula honek denetarik dauka: ez musika bikaina eta ondo jarria bakarrik, baita dialogo oso onak, aktore lan bikaina, baina batez ere detaile txikiei nola erreparatzen dien, eta istorioa nola kontatua dagoen "in media res" eran. Ikustekoa!

1. The Killing of a Sacred Deer 

"Canino" eta batez ere "The lobster" bikainarekin harritu eta gero, ez digu hutsik egin Lanthimosek bere pelikula berriarekin, eta Ruben Ostlundekin batera, zinema garaikidearen ikur garrantzitsuenetariko bat bilakatu da honezkero. Latza, brutala, ikaragarria.


kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net