- (2015/12/27) Un dia perfecto (Aranoa)
![]() |
Laia Acosta, Victoria pelikulan |
- (2015/10/27) Victoria (Sebastian Schipper). Ikaragarria! Schipperren pelikulak baditu gidoian arrakala batzuk, baina urteko film onenen artean sartzeko merituak ere bai. Birdman-en ez bezala, plano-sekuentzia luzearen erabilera naturala da hemen, eta oharkabean pasako zaio ikusleari. Bikain aktore protagonista bikotea ere!
- (2015/10/25) Oh boy (Jan Ole Gerster, 2012). Bikaina!


- (2015/10/20) The tribe (Miroslav Slaboshpitsky). Ona bezain gogorra. Plano bakoitza gehiegi luzatuta dagoen arren, eta gidoian zenbait detaile hobetzeko modukoak direla iruditu arren, ona da The tribe. Batere musikarik gabe, eta gormutuen hizkuntzan egindako elkarrizketa propio ez azpititulatuekin, luzeegia egiten da une askotan pelikula, nahiz eta baditun eszena gogoan hartzekoak. Atentzioa eman dit sexu-eszenetan zakil bat edo alu bat ez erakusteko hartutako lanak, eta aldiz biolentziarik krudelena batere arazorik gabe erakusteko erraztasunak. Gogorregia eta luzeegia, onegia izateko.
- (2015/10/15). El apóstata. Ona iruditu zait pelikula hau, oso xumea den arren, ezaugarri guztietan. Pertsonaia nagusia erraz ez ahazteko modukoa eraiki dutela uste dut.
- (2015/10/08). Irrational man (W. Allen). Ez dago Allenen onenen artean, baina gustura ikusten da. Hilketaren ideia sartzen zaion arte, oso ondo zihoala esango nuke. Hortik aurrera, dezente galtzen du, sinisgarritasunean asko besteak beste.
- (2015/09/zinemaldia). Birth. Mother (N. Kawase). Kawaseren lan autobiografikoa da 40 minutuko pieza eder hau. Ikustekoa.
![]() |
A snake of june |
- (2015/09/zinemaldia) Heart of a dog (Laurie Anderson). Bere inperfekzioan bikaina. Une benetan ahaztezinak ditu.
![]() |
Iraia Elias, Amama pelikulan |
- (2015/09/zinemaldia) Amama (A.Altuna). Oso ona, nahiz eta gidoian pare bat kontu hobetzeko modukoak iruditu zaizkidan: aita eta alaba haserretzen direneko unea (azkarregi, esajeratuegi gertatzen da), eta azken erakusketan amama bertan izatea, ez zait sinisgarria egin, are friboloa litzatekeela uste dut. Bestela, bikain aktoreak, bikain argazkia, bikain musika... Zuhaitzaren eszena, gogoangarria.
- (2015/09/03) Mala sangre (Caraux). Bisualki erakargarria, detaile gogoangarriekin, baina osotasunean lortu gabea.
- (2015/06/11) Una paloma se posó en una rama a reflexionar sobre la existencia (R. Andersson).

- (2015/04/25) Murieron por encima de sus posibilidades (I. Lacuesta).
Eszena bat baino gehiago dira gogoangarriak pelikula honetan, eta bikaina da lehen erdia edo, umore garratzeko zipriztin paregabe dezenterekin. Hortik aurrera, ordea, nabarmen behera egiten du. Lacuestaren eskuak, hala ere, nekez utziko du inor epel. Ikustekoa!
- (2015/04/14) Aguas tranquilas (N. Kawase). Baditu eszena onak, baina baita melodrama ukitu handiegia ere nire gusturako. Ez ninduen gehiegi asebete.
- (2015/04/02) El año más violento. Ona!
- (2015/03/09) Ex machina
Gidoiak arrakalaren bat baduen arren, oso ona Ex Machina pelikula, "2001, a space odyssey", "Blade runner" eta "The shinning"en bidegurutzean.
-(2015/02/11) The Imitation Game (Descifrando Enigma)
Alan Turing-en bizitza sinestezinean oinarritutako film interesgarria da honako hau. Interesgarria, Turing-en bizitza halakoa izan zen neurrian. Izan ere, aktoreen lana albo batera utzita, eta teknikoki eta estetikoki zuzena den arren, pelikulak ez du ezer berririk aportatzen arlo artistikoan. Historikoki (eta homosexualitatearen gaia lantzen duelako, sozialki ere) interesgarria den pelikula txukuna da, hala ere, honakoa.

eta bateria bidezko soinu-banda bereziak erritmo paregabea ematen dio elipsi majikoak dituen film honi. Ez ezazue galdu!
- (2015/01/26) Leviathan (Andrei Zvyagintsev):Bikaina! Errusiar gizartearen zutabeak dantzan (eta zalantzan!) jartzen dituen pelikula bikaina.
Gidoiaren jauzi bikainekin, eta bigarren mailako pertsonaia txiki txundigarriekin, pauso geldoan baina sendo egiten du aurrera filmak, thriller giroaren usainean ia pelikula osoan, baina pertsonaien arteko harremanak ere oso aintzat hartuta. "Nebraska" bikainak "amerika sakona"ren argazkia nola, "errusia sakona"ren erretratu bikaina osatzen du pelikula honek, nahiz eta guztiz bestelako errejistroa erabili. Guztiz gomendagarria.

- (2015/01/15) Nao Yik (D. Aguilar):
Oso dokumental ona.1930-1950 urteen bueltan Txinan bizitako esperientzia latzen kontakizuna, bertan bizitako Frances Wilkinson ingelesaren gutun hunkigarrien eskutik, eta gaur egungo Txinaren irudiekin kontrapuntuan jarrita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Egin hemen zure iruzkina edo kritika..
Mila esker!
Bertol