2016an zinematan ikusitako pelikulen inbentarioa egingo dut hemen (eta
zinemetatik kanpo ikusitako aipagarrienak ere gehituko ditut), eta
saiatuko naiz pelikula bakoitzaren kritikatxo bat -edo iruzkintxo bat,
bederen- egiten.
Paterson (Jim Jarmusch). Ez dut uste Jarmuschen pelikularik onena denik, baina ederra da bere xalotasunean hau ere. Pertsonaia arrunt baina gogoangarriz betea, sotiltasunean dotore. Agian, musikan eskas, eta lizentzia pare bat sobran (zakurrak postea botatzen duenekoa, eta ibaiaren metafora poesiaren emaria irudikatzeko...).
El ciudadano ilustre (Mariano Cohn & Gastón Duprat). Teknikoki badu zer hobetua (ez dira oso onak argiztatze/argazki, musika eta soinua), baina gidoia bikaina da eta aktoreak (batez ere, protagonista) apartak. Ikustekoa!
The handmaiden (Park Chan-wook). Oso ona gidoia, eta istorioari bikain doakion kontatzeko modua. Teknikoki, aparta, zenbait une poetiko gorenekin. Ikustekoa!
Arrival (D. Villanueve). Badu meriturik pelikulak (kontu bat oso oso interesgarria du), baina onberatasun kiratsa dario, eta hori ezin dut jasan, aizue, barkatuko didazue.
The duke of Burgundy (Peter Strickland). Ez nau asebete, nahiz eta teknikoki oso dotorea den.
El porvenir (Mia Hansen-Løve). Pedante samarra batzuetan, baina ona da El porvenir sotila, eta Huppert bikain dago protagonistaren rolean.
La reconquista (Jonás Trueba). Oso ona. Pena oso oso sobran daukala azken zatia, nerabeena, horra artekoa bikaina baita.
Something in blue (Donostiako zinemaldia 2016). Ona, bukaerarako luzetxo egiten den arren. Hiru lagun txinatarren noraeza sentimentalari buruzko filma, elkarrizketa fin eta absurdoekin, eta Woody Allenek erabiliko lukeen musika ederrarekin.
Porto (Donostiako zinemaldia 2016): nahi baina ezin. Kontaera, elkarrizketak eta sakontasunean orijinala izan nahi, baina ezinean geratzen da Porto, nahiz eta baduen une eta kontu onik.
Vivir y otras ficciones (Jo Sol) (Donostiako zinemaldia 2016): "El taxista ful"ekin harritu gintuen
zuzendariak ez digu hutsik egin orain ere, eta gorputzen iraultza motore
gisa hartuta, libre bizitzeari buruzko aldarri eder eta zintzo bat egin
du, dokumental formatuan. Ikustekoa!
Ahora sí, antes no (Hong Sang-soo). Bai baina ez. Planteamendu original samarra, aktore nagusia bikain, elkarrizketa batzuk onak, eta sotilki aldatzen diren gauzak zenbat alda dazaketen istorioa... Baina bukaeran, zer eta, mezu potoloa izenburuarekin! Horixe soilik behar genuen!
Langosta (Y. Lanthimos). Bikaina!! (2015koa)
Anomalisa (Charlie Kaufman and Duke Johnson). Ona
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
-
Behin irakurri nion Jim Jarmusch-i elkarrizketa batean garai batean 500 pelikula ikusten zituela urteko. 500 pelikula! Jota geratu nintzen, ...
-
(Ordena zehatzik gabe) In the mood for love (Wong Kar-wai) la ciénaga (L. Martel) Historias mínimas (J.C. Sorín) Lost in translation (...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Egin hemen zure iruzkina edo kritika..
Mila esker!
Bertol