2014/08/02
Putak eta putasemeak
Pertsona talde mespretxatuak, azpiratuak,
desberdinak izateagatik soilik kondenatuak direnak erabiltzen ditugu iseka
egiteko, irainetarako. Subnormala, marikoia, puta edo putaseme gisakoak
gizartearen desberdinarekiko beldurraren ispilu hutsak dira. Norberaren burua
desitxuratuta bueltatzen duten ispiluak. Normala ez dena, normatik kanpokoak
darabiltzagu, norberaren etikatik at –taldeko diziplinatik kanpo– daudenak
zentsuratzeko. Lau txupito segidan edaten ez duena, marikoia; sei gizon
desberdinekin oheratu dena, puta; nahi genuen eran jardun ez dena, subnormala. Hitz
horien faltan, motz geratzen gara aldamenekoari burla egiteko. Literatura
egitean ere gertatzen den kontua da: sinesgarritasuna lortzekotan, eta irainen
bat behar izanez gero, aipatutako horietara kondenatuta zaude.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Behin irakurri nion Jim Jarmusch-i elkarrizketa batean garai batean 500 pelikula ikusten zituela urteko. 500 pelikula! Jota geratu nintzen, ...
-
Persepolis komikiaren iruditako bat Medikutara joan nintzen lehengoan, ez da broma. Komikiak ez zitzaizkidala gustatzen eta larrituta ne...