Aurten pelikula hauek soilik ikusi ditudala aitorturik (nahi baino gutxiago, baina zer egingo zaio...), hauek dira gehien gustatu zaizkidan bostak:
1) La gran belleza
2013/12/31
2013/12/20
Bart Amets bat izan nuen
![]() |
Ibai Lemon -CC (aitortu-ezKomertzial-partekatuBerdin)- |
Informatika eta bertsolaritza uztartuta
egindako lanengatik, baina batez ere azken bost bertsolari txapelketa
nagusien analisi estatistikoa Mintzolan aurkezteagatik gonbidatu
gintuzten BECeko terraza zientifikora. Terraza zientifikoa!,
tumatxa!, izen ponpoxoagorik, nekez. Eta IXA taldearen izenean joan
ginen, bai gustura joan ere. Exhibition Center erraldoiaren
atarian genuen hitzordua, handik eta hemendik etorritako kantu
inprobisatuaren hainbat ikertzailerekin batera. 50 bat lagun, asko
kataluniarrak, eta airean erreferendum usaina. Kartzelakoan tokatu
baietz, egin nion apustu nire buruari, eta eskerrak!, etxea galduko
nukeen bestela. Etxea galdu, eta txapela irabazi? Baina has gaitezen
hasieratik.
2013/12/04
Aita izena kanta beharrak (aitatasunaren ajeak eta biajeak XIII)
Ebakuntza egin diote aitari duela hiru aste, bihotzekoa, eta ez nolanahikoa gainera. Etxean da honezkero, eta primeran ari da errekuperatzen zorionez. Ondo bidean, "bizitza normala" egiteko moduan izango da laster. Horixe nahi genuke!
Trantze gogorra da halako operazio batena, bai operatu behar dutenarentzat, baina baita ingurukoentzat ere. Ez zen samurra izan kirofanorainoko bidea: aita, zeladorea lagun, ohatilan etzanda ebakuntzarako “trajearekin”, eta etxekoak aldamenean, aitari hauspoa ematen saiatzen. Poliklinikako langileek igogailuko sabaian jarritako pegatinari begira gogoratzen dut aita: "Murrizketarik ez!".
Trantze gogorra da halako operazio batena, bai operatu behar dutenarentzat, baina baita ingurukoentzat ere. Ez zen samurra izan kirofanorainoko bidea: aita, zeladorea lagun, ohatilan etzanda ebakuntzarako “trajearekin”, eta etxekoak aldamenean, aitari hauspoa ematen saiatzen. Poliklinikako langileek igogailuko sabaian jarritako pegatinari begira gogoratzen dut aita: "Murrizketarik ez!".
2013/10/30
Artistak maitatzearen arteaz
![]() |
Cuttie and the boxer pelikulako fotograma bat |
Pasa
den Donostiako Zinemaldian
pelikula
bitxi eta gomendagarri bat
ikusteko aukera izan nuen:
Cuttie and the boxer.
Japoniar margolari
bikote baten
istorioa kontatzen du filmak, dokumental formatuan.
New York-era bere
arte-ibilbideari bultzada bat ematera iritsi
berri den neska gazte batek
gizonezko
margolari bat ezagutzen du honen
arte-galeria bisitatzera joanda,
eta gizonaren
artista planta
orbanik gabeak txundituta
berarekin maitemintzen
da, eta haurdun
geratzen segituan. Gizona, artista izateaz gain, ordea, zurrutero
galanta
da, eta ez du bere gain hartzen haurra zaintzeko erantzukizuna,
halako moduz ezen emakumeak berak bakarrik atera behar baititu
aurrera etxeko-lanak eta umearekikoak, uko
eginez bere artista-senari eta margotzeko grinari, gizonak
bere artista-ibilbide halamoduzkoa jorratzen segi
dezan.
Pelikulak
eragiten dituen hainbat gogoetaren artean (gizonak
azpiratutako emakumea, artearen historia kanonikoan emakumeen aipamen
urria...), beste bat gailendu
zitzaidan niri, eta uda honetan irakurritako
saiakera
batekin lotu nuen segituan:
"Maitatzearen arteaz"
da liburuaren izenburua,
Erich Fromm da egilea, eta
maitasunari buruzkoen artean erreferentziazkoa omen da.
2013/09/19
Askatasunaren nostalgia
- Ama, joango naiz behera?
(baimena
eskatzea ere)
Baina
hala izan zen, edo hala gogoratzen dut, akorduak edonor saltzeko duen
eskrupulurik eza gorabehera: abuztuko, ez, uztaileko arratsalde sargori bat,
eta bat-batean zaparrada (lehentxeago trumoiak, lehentxeago haizea bazterrak
astintzen, lehentxeago bero-sapa menderakaitz hura), eta ni etxeko leihoan,
hondartzatik iritsi berria, udaletxeko plazan tanta lodiak kotxeen sabaietan
erortzen ikusten, hots berezi hura, latorrizko danborra, eta...
-
Ama, joango naiz?
(galdetzea
ere; zintzoak ginen, alajaina!)
Jendea
oroitzen dut, txaparrotan, hondartzako motxilarekin arkupetan zain, leihotik
begira auzokoak, galernaren enbatak bertaratuta, soinuaren sorgorrak erakarrita
(imanaren indarra baitu udako ekaitzak).
2013/07/26
Aitatasunaren ajeak eta biajeak (XII): aita, kontatu ipuintxo bat
Egunotan, semeak gehien errepikatzen dituen esaldiak zein diren aztertzen jardun dugu, eta hara, atera zaigun ranking-a:
1) Aita, goazen jolastera (egunean hamar bat aldiz)
2) Aita, kontatu ipuintxo bat (egunean bospasei aldiz)
3) Aita, ez dut lotara joan nahi (egunean, hiruzpalau aldiz)
("aita" jartzen duenean, "ama" ere jarrita beste hainbestetan, noski)
Polita da idatzita uztea (ahaztu egiten baitzaizkigu bestela gauzak), handia egiten denerako batez ere, gogorarazteko zenbat aldiz zulatu zigun belarria egunero-egunero hitz horietxekin.
Ez. Ez pentsatu gaizki. Ez da mendekua izango hitz horiekin prestatutako letra-zopa bisitan etortzen zaigun bakoitzero janarazten badiogu.
Txantxak alde batera utzita, duela hiruzpalau hilabete liburu baten hasieran irakurri nuen zita eder bat jartzera nator, udako oporrak zapore gozoarekin hasteko. Liburua "El que apaga la luz" zen, Juan Bonillarena. Eta zitak honela zioen:
1) Aita, goazen jolastera (egunean hamar bat aldiz)
2) Aita, kontatu ipuintxo bat (egunean bospasei aldiz)
3) Aita, ez dut lotara joan nahi (egunean, hiruzpalau aldiz)
("aita" jartzen duenean, "ama" ere jarrita beste hainbestetan, noski)
Polita da idatzita uztea (ahaztu egiten baitzaizkigu bestela gauzak), handia egiten denerako batez ere, gogorarazteko zenbat aldiz zulatu zigun belarria egunero-egunero hitz horietxekin.
Ez. Ez pentsatu gaizki. Ez da mendekua izango hitz horiekin prestatutako letra-zopa bisitan etortzen zaigun bakoitzero janarazten badiogu.
Txantxak alde batera utzita, duela hiruzpalau hilabete liburu baten hasieran irakurri nuen zita eder bat jartzera nator, udako oporrak zapore gozoarekin hasteko. Liburua "El que apaga la luz" zen, Juan Bonillarena. Eta zitak honela zioen:
“ ... y cada noche yo le
contaba a mis nietas historias que no acababan nunca porque ellas no me
permitían ponerle “el vivieron felices” y me pedían que las prolongase
con nuevos personajes hasta que se rendían al sueño. Entonces las
arropaba y me iba hasta la puerta, desde donde las miraba una vez más.
Sentía allí que un narrador, en el fondo, no es más que eso: el que apaga
la luz. Apagaba la luz y salía.”
W. Somerset Maugham
Ondo pasa oporrak!
2013/06/09
Aitatasunaren ajeak eta biajeak (XI): Boto baten truke
Ez da posible izan. Ezin izan diogu gehiago eutsi:
pasa den larunbatean zentro komertzial batera joan ginen, zentro komertzial
gorrotagarrienean hartu genuen aterpe. Aitortzen dugu. Ia hiru urte eutsi
diogu, elurrak, txingorrak eta euri amaiezinak jasan ditugu ahal izan dugun
moduan, inguruko liburutegi guztiak eta bertako haur txokoak, frontoi estaliak,
tabernak eta kafetegiak, akuariumak, museoak, elizak, antzokiak ezagutu ditugu,
baina agortu zaizkigu ideiak, agortu ipuinak, mozorroak, marrazkiak, eskulanak,
puzzleak, baloiak, pilotak, panpinak, kamioiak, hondeamakinak, trenak,
hegazkinak –are, baita telebistak eta ordenagailuak eskaintzen dizkigun
leihoak ere–, bukatu zaigu imajinazioa, azken euri-izurrite eternalak hutsik
utzi gaitu, ez dakigu nora joan, ez dakigu zer egin, alderrai gabiltza etxeko
zoko ezkutuenetatik, jostailu berriren bat izan daiteken ezer non topatuko,
1002. ipuina nola asmatuko, nola aterako probetxua apal hautseztatuetan
pilatutako erlikia merkeei, eta ez dugu erdiesten, ez zaigu ezer bururatzen, eta
okerrena dena, ezin diogu buelta eman kontuari.
Horregatik, mesedez eskatzen diogu Eusko
Jaurlaritzari edo Europar Batasunari edo jakintsuen komiteari edo Francoren
itzalaren biboteari, arren, ordain dezatela Lorenzo askatzeko eskatzen dutena,
otoi, eman diezaietela haiei eskatzen
duten guztia, helikoptero bat Kaiman Irletara joateko, dolarrak, euroak eta
yenak, eman diezaietela dena.
Edo, bestela, egin ditzatela parke estaliak
behingoz, egin dezatela zerbait –eta azkar!–, umeak ditugun gurasoen
suizidio-tasak gehiago gorantz egin ez dezan bederen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Plazaratu dugu "Alter ero". Liburu-dendetan da ipuin-liburua. Susaren webgunean ere bai doan irakurgarri ( hemen ). PDF edo EPUB f...
-
Ez zait sekula ahaztuko lehen edalontzia eskuetan geneukala egin zidan galdera: - Eta hik zergatik ez didak niri hika egite...
-
(Ordena zehatzik gabe) In the mood for love (Wong Kar-wai) la ciénaga (L. Martel) Historias mínimas (J.C. Sorín) Lost in translation (...
kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

www.bertolarrieta.net