2017/02/01

2017an irakurriak



Barrio lejano (Jiro Taniguchi) ***** 
Esana dut hemen ez naizela oso komikizalea, baina Taniguchi hilberriaren honek sorgindu egin nau. Denboran atzera egin, eta hamalau urterekin ikusiko du bere burua protagonistak, garai hura berriz bizitzeko aukera paregabearekin: nerabezaroa berbizitzea berrogeitaka urteren jakinduriarekin. Aldatu al daiteke izan dugun bizitza? Aldatu nahi al duzu? Berriz hasteko aukera izango bazenu, zein erabaki aldatuko zenuke? Bizitzaren zentzuari buruzko liburu benetan eder eta hunkigarria.




2017/01/11

100 film urte berrirako

Behin irakurri nion Jim Jarmusch-i elkarrizketa batean garai batean 500 pelikula ikusten zituela urteko. 500 pelikula! Jota geratu nintzen, eta inbidia sentitu nuen, eta txiki sentitu nintzen, eta nire zinezaletasuna ezbaian sentitu nuen dena batera.

Horregatik, aurten, 100 pelikularen helburua jarri diot nire buruari, urte berriko asmo zoro horien artean, betiere betetzeko moduko helburuak jarri behar direla jakinda.

* Eskasa; ** Badu zerbait; *** Ona;  **** Oso ona; ***** Bikaina, maisulana. (E): etxean ikusitakoak; (Z): zinean.

- Beyond words (Z) ** Badu zerbait, bai, baina memoriatik azkar ahazten den horietakoa da...

- Le semeur (Z) ** Sinopsia irakurrita espero zitekeena baino eskasagoa, badituen arren zenbait plano zoragarri. Ez dio behar beste zuku ateratzen istorioari.

- The day after (Z): ** Eskasa Hong Sang Sooren azkena "The day after":ez azal ez mami. barruko plano zoragarri bat salbu.

- Love me not (Z) * Eskasa. Ez hanka ez buru.

- Madre (Z) *** Lehen zatia oso ona iruditu zait, baina gero beharrik gabe egiten du gordinera eta alferrik galtzen da pelikula. Pena "Black Swang" bikainaren ostean...

- Morir (Z) *** Ona. Lan txukuna, sentimentalismotan erori gabe eta musika (eta bere erabilpen) bikainarekin. Portzierto, Mursego eta J. P3rez.

- Eve (Z) **** Oso ona Joseph Losey-ren klasiko hau.

- "Licht" ***. Ondo egina dago, baina konbentzionalegia da tonoan eta forman, eta dilema ez da hain dilema. 

- The square (Z) **** Oso ona, bere aurrekoaren ("Turist") bikaintasunera iristen ez bada ere. Eszena gogoangarriak ditu, baina eszena gogoangarrien metaketak ez du pelikula ona egiten.

- Alanis (Z) *** Ona.

- No intenso agora (Z)*** Ona.

- Abracadabra (Z) * Blancanieves gogoangarri harekin txunditu bagintuen ere, ez du asmatu oraingoan Bergerrek.

- Oldboy (Park Chan-wook) (E) **** Oso ona. Istorioak melodramatikotik dezente duen arren, gidoi eta eszenaratze paregabeak ditu, eta zenbait detaile ahaztezin! Ikustekoa!
 
- Toni Erdmann (Maren Ade). (E) *** Ona da Ade-ren pelikula, umore absurdo/surrealistaz josia, eta une hunkigarri bat baino gehiagorekin. Azken eszena bikaina da: zer da bizitza, argazki bat ateratzera goazenean ihes egiten digun hori ez bada?

- Johnny guitar (Nicholas Ray). (E) ***** Maisulana. Ahaztu ezinezko dialogo bat baino gehiagorekin.

- Letter from an Unknown Woman (M. Ophuls) (E) **** Oso ona da Ophulsen 1948ko klasiko hau. Hala ere, nahiago Zweig-en liburua (pelikularen oinarrian dagoena).

- Manchester by the sea () (Z) **** Oso ona. Urteko pelikularik onenetakoen nire
zerrendan egongo delakoan nago. Albinoniren adagioa deituriko musikak janzten duen eszena, zalantzarik gabe, ahaztezinen zerrendara eramatekoa da! Gogoangarria! Une melodramatikoxegiak sahiestuz gero (istorioa ere dramatikoegia da aukeran!), bikaina izango litzatekeen pelikula honek denetarik dauka: ez musika bikaina eta ondo jarria bakarrik, baita dialogo oso onak, aktore lan bikaina, baina batez ere detaile txikiei nola erreparatzen dien, eta istorioa nola kontatua dagoen "in media res" eran. Ikustekoa!

2017/01/03

2016ko film onenak

Kontuan harturik ez ditudala ikusi pelikula asko (hauek dira zinean ikusitakoak: 2016an ikusitakoak), hauxe da pasa berri den urteko nire gogokoenen zerrenda:

1) La reconquista (Jonás Trueba): Ez da pelikula perfektua inondik inora, azken zatia sobran daukala esan nuen bere garaian, baina hauxe da zalantzarik gabe 2016an gehien gustatu zaidan pelikula. Aktoreen lan bikainarekin, elkarrizketa oso onekin, musika paregabearekin eta sotiltasun handiarekin kontatzen digu duela urte asko bikote izan eta gau batez, hainbeste urte beranduago, berriz elkartzen direnekoa. Hiru zati nabarmen ditu pelikulak, eta lehen biak benetan bikainak direlakoan nago. Jonás Truebak badaki, ondo jakin ere, zinema egiten!





2) Vivir y otras ficciones (Jo Sol) (Donostiako zinemaldia 2016): "El taxista ful"ekin harritu gintuen zuzendariak ez digu hutsik egin orain ere, eta gorputzen iraultza motore gisa hartuta, libre bizitzeari buruzko aldarri eder eta zintzo bat egin du, dokumental formatuan. Ikustekoa!











3)  The handmaiden (Park Chan-wook). Oso ona gidoia, eta istorioari bikain doakion kontatzeko modua. Teknikoki, aparta, zenbait une poetiko gorenekin.




4)  Paterson (Jim Jarmusch). Ez dut uste Jarmuschen pelikularik onena denik, baina ederra da bere xalotasunean hau ere. Pertsonaia arrunt baina gogoangarriz betea, sotiltasunean dotore, errutinari buruzko kantu poetiko eder eta samurra da pelikula. Agian, eskas dabil musikan (harritzekoa Jarmuschengan), eta lizentzia pare bat sobran (zakurrak postea botatzen duenekoa, eta ibaiaren metafora poesiaren emaria irudikatzeko...).








5)  El ciudadano ilustre (Mariano Cohn & Gastón Duprat). Teknikoki badu zer hobetua (ez dira oso onak argiztatze/argazki, musika eta soinua), baina gidoia bikaina da eta aktoreak (batez ere, protagonista) apartak.

2016/01/23

2016an irakurritakoak

2016an irakurritakoen artean (ikus hemen beherago zerrenda osoa), denetarik, ohi bezala, eta izardunak, irakurtzekoak! Aurtengo onenak: Carta de una mujer desconocida (S. Zweig); La bicileta estática (Pamiés); Bajo el influjo del cometa (J. Bilbao), El hombre de los dados (L. Rinehart), Bajo una luz marina (R. Carver).







- La mujer es una isla (Audur Ava Olafsdottir). Hasiera oso ona, baina haurrarekin irlari buelta ematen hasten zaionean behera egiten du nabarmen. 2/3

- Euzkadi merezi zuten (K. Izagirre). Ez nau harrapatu. 2/3

- Tigre ehizan (A. Epalza). Ideia eta istorioa onak dira, eta Epalzaren prosak ere ez du aitzakiarik, baina zerbait falta zaio, akaso pertsonaiak gehixeago karakterizatzea, detaile esanguratsu gehiago txertatzea, motzagoa egitea...? Bukaerak ere ez nau asebete.

-*****La bicicleta estática (S. Pamiés). Limoiarena ez zitzaidan gustatu, baina liburu honetan ipuin benetan bikainak daude. Aipagarrienak hauek nire ustez: La isla, La mujer de tu vida, Acostarse temprano eta Tres formas de no decir te quiero.

-***Estrómboli (J. Bilbao). Bere "Bajo el influjo del cometa"k liluratu gintuen gisan, liburu honek ez nau horrenbeste asebete. Hala ere, badira hiruzpalau ipuin oso onak: El peso de tu hijo en oro; Avicularia avicularia; El castigo más deseado eta batez ere, Estrómboli.

-****Bajo una luz marina (R. Carver). Ipuingintzako maisuak poesia ere bazekien egiten. Ona!

-****El hombre de los dados (Luke Rinehart): oso oso ona! benetan gomendagarria.

-***Nada crece bajo la luz de la luna (Torborg Nedreaas): lehen 100 orriak benetan paregabeak iruditu zaizkit, hortik aurrera (eta abortuaren gaiarekin hasten denetik) ez horrenbeste, baina oso liburu ona. 

-****La mujer rota (Simone de Beauvoir). Oso ona.

-La edad de la discreción (Simone de Beauvoir)

-****La ley de la ferocidad (P. Ramos). Oso ona. Badu eszena bat erdialdean, benetan gogoan betirako iltzatuta geratzen den horietakoa. 

-El amor (M. Duras) 1/2

-Gizajoen katalogoa (Joxean Agirre)

-La guitarra azul (J. Banville) 1/2

-***Su zelaiak (Peruarena) 1/2

-*****Carta de una mujer desconocida (S. Zweig): Zweig-en prosak ez du parekorik. Leun zaramatza istorioan zehar, eta liburu honekin bere gailurretako bat lortzen duelakoan nago.

-***Bartleby el escribiente (H. Melville)

-Beti oporretan (H. Cano)

-****Bajo el influjo del cometa (J. Bilbao): azpimarratzekoak, "los espías", "soy dueño de este perro" eta batez ere "un padre, un hijo".

-El zoo de cristal (T. Williams)

-***Un tranvía llamado deseo (T. Williams) 

-El buda de los suburbios (Kureishi) 1/2

2016ko filmen inbentarioa

2016an zinematan ikusitako pelikulen inbentarioa egingo dut hemen (eta zinemetatik kanpo ikusitako aipagarrienak ere gehituko ditut), eta saiatuko naiz pelikula bakoitzaren kritikatxo bat -edo iruzkintxo bat, bederen- egiten.

Paterson (Jim Jarmusch). Ez dut uste Jarmuschen pelikularik onena denik, baina ederra da bere xalotasunean hau ere. Pertsonaia arrunt baina gogoangarriz betea, sotiltasunean dotore. Agian, musikan eskas, eta lizentzia pare bat sobran (zakurrak postea botatzen duenekoa, eta ibaiaren metafora poesiaren emaria irudikatzeko...).

El ciudadano ilustre (Mariano Cohn & Gastón Duprat). Teknikoki badu zer hobetua (ez dira oso onak argiztatze/argazki, musika eta soinua), baina gidoia bikaina da eta aktoreak (batez ere, protagonista) apartak. Ikustekoa!

The handmaiden (Park Chan-wook). Oso ona gidoia, eta istorioari bikain doakion kontatzeko modua. Teknikoki, aparta, zenbait une poetiko gorenekin. Ikustekoa!
 
Arrival (D. Villanueve). Badu meriturik pelikulak (kontu bat oso oso interesgarria du), baina onberatasun kiratsa dario, eta hori ezin dut jasan, aizue, barkatuko didazue.

The duke of Burgundy (Peter Strickland). Ez nau asebete, nahiz eta teknikoki oso dotorea den.

El porvenir (Mia Hansen-Løve). Pedante samarra batzuetan, baina ona da El porvenir sotila, eta Huppert bikain dago protagonistaren rolean.

La reconquista (Jonás Trueba). Oso ona. Pena oso oso sobran daukala azken zatia, nerabeena, horra artekoa bikaina baita.

Something in blue (Donostiako zinemaldia 2016). Ona, bukaerarako luzetxo egiten den arren. Hiru lagun txinatarren noraeza sentimentalari buruzko filma, elkarrizketa fin eta absurdoekin, eta Woody Allenek erabiliko lukeen musika ederrarekin.

Porto (Donostiako zinemaldia 2016): nahi baina ezin. Kontaera, elkarrizketak eta sakontasunean orijinala izan nahi, baina ezinean geratzen da Porto, nahiz eta baduen une eta kontu onik.

Vivir y otras ficciones (Jo Sol) (Donostiako zinemaldia 2016): "El taxista ful"ekin harritu gintuen zuzendariak ez digu hutsik egin orain ere, eta gorputzen iraultza motore gisa hartuta, libre bizitzeari buruzko aldarri eder eta zintzo bat egin du, dokumental formatuan. Ikustekoa!

Ahora sí, antes no (Hong Sang-soo). Bai baina ez. Planteamendu original samarra, aktore nagusia bikain, elkarrizketa batzuk onak, eta sotilki aldatzen diren gauzak zenbat alda dazaketen istorioa... Baina bukaeran, zer eta, mezu potoloa izenburuarekin! Horixe soilik behar genuen!
 
Langosta (Y. Lanthimos). Bikaina!! (2015koa)

Anomalisa (Charlie Kaufman and Duke Johnson). Ona

 

2015eko film onenak

Kontuan harturik hauek direla nik ikusi ditudan aurtengo pelikulak (2015eko pelikulen inbentarioa), eta dezente geratu zaizkidala aldean, nire iritziz honakoak dira onenak, eta nire ustez galdu ezin ditzakezunak:

1) Langosta (Y. Lanthimos)


2) Victoria (Sebastian Schipper)

2) Heart of a dog (Laurie Anderson)

3)  Ex-machina (Alex Garland)

4) Leviathan (Andrei Zvyagintsev)


2015/12/14

Agurraren lezioa

Gauzak gehiegi luzatzeak ez duela onik egiten, horixe dio Calamarok bere Crímenes perfectos abesti eder bezain ezagunean, eta nire gisakoei, edozertan konstantziaz jarduteko arazoak ditugunoi, gure arreta osoa kontu bakar bati eskaintzea hain nekeza zaigunoi, aterpe ezin hobea eskaintzen digu kantari argentinarraren baieztapenak, eta, hori gutxi balitz, helduleku bat ematen digu —gure bizimodu txoroa eraikitzeko lehenengo harria—, egunero bizitza berri bat bizi nahiko genukeen inuzenteoi, zerotik behin eta berriz hastearen edertasuna miresten dugun tenteloi. Besterik da zenbatetan egiten diogun jaramon Calamaro gizajoari, zenbatetan ausartzen garen hau edo hori gehiegi luzatu dela onartzen.

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net