Ia nahi gabe, esperimentu interesgarri bat atera zitzaidan lehengoan,
ikasgelan. 19-20 urte inguruko 30 bat ikasle dauzkat, zein baino zein
zintzoagoak, ondo kieto eta isilik egoten direnak bakoitza bere aulkian.
Ariketak egiten ari ginen, eta hamaika aldiz esan diedan arren
ateratzeko lasai arbelera, ariketa gaizki egiten badute ez dela ezer
gertatzen, are, hobe dela, baten akatsak zuzenduz guztiok ikasten
dugula, alferrik izaten da normalean nire ahalegina, eta ipurdiek
aulkian epel segitzen dute, bertan goxo.
Ikaragarria da porrotari diogun beldurra, gauzak gaizki egiteari,
jendaurrean lotsagarri geratzeari (xakearekin egitera doazen gisan,
antzerkia ere derrigor landu beharko litzateke eskoletan, halako arazoak
saihesteko, baina beste upel bateko ardoa da hori).
askatasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
askatasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015/11/30
2015/07/31
Nadja
Emakume bat eta liburu bat burutik kendu ezinda nabil egunotan: Nadja da bien izena.Nobelatxoaren une batean, izen bereko protagonistak idazlearen etxera deitzen du, eta idazlea ez dagoenez, enkargua hartu nahi dio telefonoz bestaldean daukanak. Non harrapa zaitzake?, galdetzen dio. Ni ez naute harrapatzen, erantzuten dio Nadjak.
2013/09/19
Askatasunaren nostalgia
- Ama, joango naiz behera?
(baimena
eskatzea ere)
Baina
hala izan zen, edo hala gogoratzen dut, akorduak edonor saltzeko duen
eskrupulurik eza gorabehera: abuztuko, ez, uztaileko arratsalde sargori bat,
eta bat-batean zaparrada (lehentxeago trumoiak, lehentxeago haizea bazterrak
astintzen, lehentxeago bero-sapa menderakaitz hura), eta ni etxeko leihoan,
hondartzatik iritsi berria, udaletxeko plazan tanta lodiak kotxeen sabaietan
erortzen ikusten, hots berezi hura, latorrizko danborra, eta...
-
Ama, joango naiz?
(galdetzea
ere; zintzoak ginen, alajaina!)
Jendea
oroitzen dut, txaparrotan, hondartzako motxilarekin arkupetan zain, leihotik
begira auzokoak, galernaren enbatak bertaratuta, soinuaren sorgorrak erakarrita
(imanaren indarra baitu udako ekaitzak).
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Ez zait sekula ahaztuko lehen edalontzia eskuetan geneukala egin zidan galdera: - Eta hik zergatik ez didak niri hika egite...
-
Plazaratu dugu "Alter ero". Liburu-dendetan da ipuin-liburua. Susaren webgunean ere bai doan irakurgarri ( hemen ). PDF edo EPUB f...
-
Elefante bat. Elefante marroi-granate antzerako bat oparitu zion beltzak emazteari, tabernan tripa handiarekin ikusi zuenean. Gerrikoak, lep...
kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net