2014/11/02

Argazkiak (aitatasunaren ajeak eta biajeak XVI)

Badut ezagun bat bere alabaren jaiotza koaderno bat aldean zeukala bizi izan zuena. Une garrantzitsu haren detaileak ahazturan galtzeko beldur, apuntatu egin zituen lehen kontrakzioak, bikotearen izerdi-minak, lehen hatsaren hotsak.

Geure memoriarekin ez garelako fio egiten omen ditugu argazkiak.

Lehengo ostegunean, “plan berezi bat egitera” eraman nuen lau urteko semea: Donostiako nire txoko gogokoenak bisitatuko genituen, eta argazkiak egin beharko zizkidan berak.

Otaegi gozotegitik igaro ginen lehendabizi, eta eskaparatean zeuden Euskal Pastelak erakutsi nizkion. Amona IƱaxirengana bazkaltzera joaten nintzenero, postrerako halako bat eramaten zidala azaldu nion, eta amonarekin gogoratzen naizela, oraindik ere, Euskal Pastel bat jaten dudan bakoitzean. Bat erosi genuen meriendaren ostean erdibana jateko, ez ordea eskaparate aurrean lehen argazkia egin baino lehen. Klik.


kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net