2018/09/02

2018an irakurritakoak

- Sumisioa (Houllebec)
- El camino de los difuntos
- La analfabeta (A. Kristof)
- Hamaseigarrenean aidanez (A. Lertxundi)
- Zero K (D. Delillo)
- El corazón es un cazador solitario
- Mendi joak (A. Epaltza)
- Los ojos vendados (S. Hustvedt)
- Zuloa (X. Gantzarain)
- Cuentos imprescindibles (A. Chejov)
- Berriro itzuliko balitz (X. Etxeberria) ***
- Winston (M. Etxeberria) ***
- El amor, ese viejo neón (Karmelo C. Iribarren) ****
- El silencio y los crujidos (J. Bilbao) ** Hiru zati desberdin ditu liburuak. Lehena, balekoa, nahiko ona. Bigarren zatia, oso ona. Azkena, eskasa. Ezin izan dut bukatu...
- Narrativa completa (D. Parker)****
- El mal de Portnoy (P. Roth) ****
- King kong teoria (V. Despentes)****
- El libro de la almohada (S. Shonagon)***
- Janis joplin (U. Alberdi)***: lehen herena bikaina iruditu zait; azken herenean jarraitu ezinik geratu naiz, ordea.
- Kandinskiren tradizioa (R. Saizarbitoria) *: Eskasa Ramonen hau, detaile interesgarriren bat edo beste baduen arren. Helduen literaturan ohitu gaituen mailatik urrun.  - Una noche con sabrina love (P. Mairal) ****
- El libro de los sueños (Borges) ****
- La uruguaya (P. Mairal) ****
- Gelditu zaitezte gurekin (A. Malagon) *** Maila ona dute ipuin guztiek, eta batzuk benetan bikainak dira: "Jane Doe", "Xehetasunetan sartzen ez garen bitartean, dena ondo dago", eta batez ere, "Logela zerbitzua".
- Diario de un incesto (Anonimoa) ****
- Bihotz Handiegia (E. Rodriguez) **** Azkenaldian euskaraz irakurri dudan libururik onena. Prosa ezin sinpleagoarekin -agian sinpleegia zenbait kasutan-, ipuin bikainak idatzi ditu Rodriguezek. "Urtebetetze festa", "Paisaiak" eta, batez ere, "Ez duzu ezer arraroa antzematen".


2018/01/11

2018an ikusitako filmen inbentarioa

Irizpide hauen arabera sailkatuta:

* Eskasa; ** Badu zerbait; *** Ona;  **** Oso ona; ***** Bikaina, maisulana.
 (E): etxean ikusitakoak; (Z): zinean.


46) Mishima (E) *** (Paul Schrader) Mishima idazle japoniarrari buruzko pelikula ona. Idazle bikain honen obran eta bizitzan sakontzeko bikaina.

45) Irreversible (G. Noe) (E) **** Tramari eta pertsonaiei fondoa falta zaien arren, forma aldetik bikaina da, eta merezi du ikustea. Kontuz: bi eszena oso gogor ditu. Ez da bihotz sentiberegientzat... Egile beraren aurtengo Climax saritua baino hobea iruditu zait hau. 

44) Quién te cantará (C. Vermut) (Z) **** "Magical girl" bikainaren egileak ez gaitu orain ere epel utzi. Dituen pare bat eszena ikaragarrirengatik soilik merezi du pelikula hau ikustea: bata, hasiera samarrekoa, pertsonaia nagusia deskribatzeko balio duena (berak kantatzen duen karaokean ezagutzen duen gizon batekin daukan harreman efimeroa); bestea, musika teknoaren fondoarekin ama-alabek duten eszena ahaztezina. Kontrara: fondoko musika bikaina den arren, aktore protagonistak abesten dituen kantak ez zaizkit onak iruditu, eta eskasak izateko pisu handiegia dute. Pelikulak tono enigmatiko bikaina dauka, hala ere. Ikustekoa!

43) Oreina (K. Almandoz) (Z) **** Argazki, musika eta Ramon Agirre bikain batekin, pelikula oso ona ondu du Almandozek. Elkarrizketa batzuk eskas samarrak iruditu zaizkit. Baina zuzendariaren begirada sotil eta gaiztoak (zentzurik onenean) filma biribiltzen du. Ramon Agirre zinera doan eszena bikaina da.


42) Fitzcarraldo (W. Herzog) (E) ****

41) El sirviente (J. Losey, 1963) (E) ***

40) The films of Gregory J. Markopoulos (Z) Zinema esperimentaleko erreferenteetako bat omen. Ez nau harrapatu, nahiz eta badituen detaile interesgarriak. Sortzen zaidan galdera da: zertarako jarri ezer kontatzen, baldin eta formak soilik axola baldin badu?

39) Climax (G. Noe) (Z)*** Forma eta teknika aldetik txundigarria, ongi kontatua dago pelikula plano-sekuentzia luzeekin eta amesgaizto tankerako giro itogarri ongi lortuarekin, baina kontatzen duena planoegia da. Droga gogorrak gogoko badituzue, aurrera! Ez zaitu axolagabe utziko!

38)  El reino (Sorogoyen) (Z) ****

37) Long Day's Journey into Night (Z) * Baditu plano zoragarri bat baino gehiago, baina ez hanka eta ez bururik.

37) High life (Claire Denis) (Z) ****

36) Belmonte () (Z) ***

35) Entre dos aguas (I. Lacuesta) (Z) ****

34)  Izaro (Txuspo Poyo) (Z)**

33) El amante doble (F. Ozon) ***

32) Hotel Room (C. Gay) ***

31) Pequeñas mentiras sin importancia (E) ***

30) La leyenda del tiempo (E) *** Lehen erdia eskasa, bigarrena oso ona.

29) En las estrellas (Zoe Berriatúa) (Z) * Txarra.
 
28) Sangre de un poeta (J. Cocteau) (E) **** Bitxia, iradokigarria, surrealista, apunte bikain bat baino gehiagorekin.

27) Alps (Y. Lanthimos) (E) ***: Lanthimosen zinema hizki larriz egiten den zinema da. Ona da hau ere, baina agian bere filmografiatik gutxien gogoko dudana.

26) Florida project ** (E): Eskasa. Bukaera penagarria.

25) La jette (Crish Marker) (E) ***** Maisulana.


kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net