Plazaratu dugu "Alter ero". Liburu-dendetan da ipuin-liburua. Susaren webgunean ere bai doan irakurgarri (hemen). PDF edo EPUB formatuan ere jaitsi daiteke, 3,63€ ordainduta (hemen). Eta orain zer? Nahiko nuke irakurleen iritziak jasotzea, txarrak, onak, erdipurdikoak. Zein ipuin gustatu zaizu gehien? Eta gutxien? Anonimoki idatz dezakezu mezu honi iruzkin bat gehituz edo zuzenean bertol@bertolarrieta.net e-postara idatziz.
Benetan eskertuko dizut, eta agian oparitxo bat jaso zenezake zurekin kontaktuan jartzeko e-posta bat jartzen baduzu. Mila esker! Bertol
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
-
Behin irakurri nion Jim Jarmusch-i elkarrizketa batean garai batean 500 pelikula ikusten zituela urteko. 500 pelikula! Jota geratu nintzen, ...
-
(Ordena zehatzik gabe) In the mood for love (Wong Kar-wai) la ciénaga (L. Martel) Historias mínimas (J.C. Sorín) Lost in translation (...
"Subito el window fermé, eta aspirin egin zuen" Liburu hau ipuin perfektuz osatuta dago agian.
ErantzunEzabatuPeru Iparragirre
"un tal ekain", "by-pass", "stand-bye", "ipuin perfektua" eta "bye" gustatu zaizkit gehien (azken honek debate interesgarriak sortzeko galdera pila planteatzen ditu, erantzunik ez duten edo mila erantzun izan ditzaketen galderak). Gutxien "laurak eta hodei".
ErantzunEzabatuLarraitz Uria
"By-pass", "Stand-bye", eta "Bye" hunkigarriak, benetan.
ErantzunEzabatuAgindutakoa, zor (ezin ukatu; ona zegoen zerbeza...), hona hemen nire iritzia: gutxien gustatu zaidana "Laurak eta hodei" da, baina gainerakoak asko gustatu zaizkit, bereziki "Un tal Ekain". Izenburua eta azala ere ederrak iruditu zaizkit.
ErantzunEzabatu(Beste zerbeza bat irabazi dut?)
Jakingo banu nor zaren, gonbidatuko nizuke gustura!, baina azken boladan jende asko ari naiz garagardotara gonbidatzen liburuaren aitzakian... Dena dela eskerrik asko zure iruzkinarengatik. Bertol
EzabatuIkaragarri gustatu zait liburua, asko gozatu dut irakurtzen. Eguneroko gaiak dira, gai serioak, baina umore finez idatziak. Ahotik irribarrea kendu ezinik irakurri ditut.
ErantzunEzabatuGehien gustatu zaizkidan ipuinak: "Ipuin perfektua", "Un tal Ekain" eta "Bye" izan dira. Lehenengo bietako protagonista zoroek hunkitu egin naute; "Bye" ipuina, berriz, harrigarria izan da: hainbeste aldiz nik neuk izan ditudan zalantzak beste norbaiten ahotan irakurri ditut. “Ez al da, orduan, fideltasuna fidelkeria bihurtzen?” Ze galdera ona! Telefonoko elkarrizketek, azkenik, barre algara ederrak eragin dizkidate.
"Stand-by" ipuina ere asko gustatu zait, eta gutxiena "Laurak eta hodei".
Jarraitu horrela!
eskerrik asko zure iritziarengatik. Hau poza! Dena dela, galderatxo bat, atrebentzia ez bada: Bye eta Stand-by ipuinak gustatu zaizkizula diozu, baina By-pass ipuinari buruz ez duzu ezer zehazten. Ez zaizu horrenbeste gustatu? Bye eta Stand-by ipuinak baino eskasagoa iruditu zaizu? Mila esker. Bertol.
EzabatuErantzuna hurrengo mezua da... Nahi gabe mezu moduan idatzi dut...
EzabatuBy-pass ipuina asko gustatu zait, asko gainera. Umorea hasieratik bertatik nabari da, eta gainontzeko ipuinak irakurtzeko gogo bizia sorrarazi dit. Behin besteak irakurrita, ordea, aitortu behar dut Bye eta Stand-by gehiago gustatu zaizkidala.
ErantzunEzabatuLiburua nondik nora doan atzemateko oso egokia iruditu zait lehenengo ipuin hori, eta besteak irakurri ahala, gozamena goraka doa.
eskerrik asko, berriz
Ezabatu