Nire lagun Etxabek esaten duen moduan (eta artista handia da bera, eta kasu egitea komeni), bidaiatzea ondo dago, eta kultura ere bai, baina bidaia kultural-gastronomikoak baino hoberik ez dago… Alegia, jan-edana ondo egitea izaten da gure tankerakoentzat, askotan, bidaiaren xede garrantzitsuenetarikoa. Beno, bale: garrantzitsuena.
Horregatik, Legazpira egindako egun-pasa honetan (ikus kronika kulturala hemen), Chillidaren lantoki-museoa irekita edo itxita zegoen begiratu ez, baina non jan behar genuen ondo planifikatuta abiatu ginen. Janarekin broma gutxi (Etxabek dixit).
Euskal Herriko txoko guztietan baititugu lagunak, Urretxuko kontaktuari deitu genion, gomendioa eman ziezagun. Albisua karrerako lagunak Etxeberria jatetxea gomendatu zigun:
- Ondo jango duzue han. Hamasei bat eurotan ditek eguneko menua, eta lekua elegantea duk.