2017/01/11

100 film urte berrirako

Behin irakurri nion Jim Jarmusch-i elkarrizketa batean garai batean 500 pelikula ikusten zituela urteko. 500 pelikula! Jota geratu nintzen, eta inbidia sentitu nuen, eta txiki sentitu nintzen, eta nire zinezaletasuna ezbaian jarri nuen dena batera.

Horregatik, aurten (2017), 100 pelikularen helburua jarri diot nire buruari, urte berriko asmo zoro horien artean, betiere betetzeko moduko helburuak jarri behar direla jakinda.

* Eskasa; ** Badu zerbait; *** Ona;  **** Oso ona; ***** Bikaina, maisulana.
 (E): etxean ikusitakoak; (Z): zinean.

-56- The third man (E) ***** Film aparta aukeratu dugu urtea ondo bukatzeko. Bikaina da, ia aitzakiarik gabea, baina bukaerak aipamen berezia merezi du, izan ere, inoiz ikusi dudan bukaerarik onenetarikoa da, zalantzarik gabe, bai gidoiaren aldetik, eta baita zinematografiaren aldetik ere, eta horrek esponentzialki borobiltzen du pelikula, maisulan bihurtzeraino. Bai horixe!



-55- Tyranossaurus (E) *** 

-54- Viridiana (E) *****
Buñuelen beste maisulan bat, ikusi beharreko pelikula horietako bat.

-53- La academia de las musas ***

-52- La edad de oro (E) ****
Buñuel bikaina eta surrealismoa eskutik helduta, pelikula ez agian bere osoan apartekoan, baina bai eszena gogoangarri bat baino gehiagorekin.

-51- El delator (J. Ford) (E) ****
 Ford maisua da, pena bukaera katoliko-apostoliko-romana hori...

-50- Estiu, 1993 (E) ***

-49- The killing of a sacred deer (Z) ****
"Canino" eta batez ere "The lobster" bikainarekin harritu eta gero, ez digu hutsik egin Lanthimosek bere pelikula berriarekin, eta Ruben Ostlundekin batera, zinema garaikidearen ikur garrantzitsuenetariko bat bilakatu da honezkero. Latza, brutala, ikaragarria.
 




-48-Moderato Cantabile (Peter Brooks) ****

-47- A fabrica do nada ***

-46 - You were really never here ( ****

- 45 - O futebol (S. Oskman) (E) ****

- 44 - Singularidades de una chica rubia (M. Oliveira) (E) ***

-43- Pollo con ciruelas (Strapi) *

- 42 - Kiki, el amor se hace (P. León) (E) ***

- 41 - Una mujer fantástica (Sebastián Lelio) (Z) ***

- 40 - La patrulla perdida (John Ford) (E) **** Pertsonaiak, dialogoak, basamortuko irudi ederrak, eta narratibitate bikaina. Ford ez zen edozein.

- 39 - Tam tam (Adolpho Arrieta) (E) ** Margerite Duras eta Vila-Matas idazleek laudatua, underground estiloan, badu zerbait pelikulak, baina buf...

- 38- En cuerpo y alma (Z) **** Oso ona. Ondo definitutako pertsonaiak, istorio originala dialogo on eta sinesgarriekin, aktoreen lana, musika eta argazkia apaindura gutxikoak, sotilak, baina oso onak, eta kontatzeko era dotorea. Apur bat mantsoa, zenbait unetan. Spoiler: suizidio-saiakeraren eszena ikaragarria da.


- 37 - Handia (Z) *** Hoollywood-en erara egindako euskal pelikula. Hemengo bitartekoekin hori egiteak, badu meritua, noski, baina gatza eta piperra falta zaizkio, gatazka gutxi du filmak, tentsio gutxi.

- 36 - Blade runner 2049 (Z) **** Oso ona Denis Villeneuven pelikula. Badu bainaren bat, Ryan Goslingen aktuazio eskasa esaterako, baina joder!, ze ondo egina dagoen. Eta eszena eta detaile batzuk, gogoangarriak. 

- 35 - Beyond words (Z) ** Badu zerbait, bai, baina memoriatik azkar ahazten den horietakoa da...

- 34 - Le semeur (Z) ** Sinopsia irakurrita espero zitekeena baino eskasagoa, badituen arren zenbait plano zoragarri. Ez dio behar beste zuku ateratzen istorioari.

- 33 - The day after (Z): ** Eskasa Hong Sang Sooren azkena "The day after":ez azal ez mami. barruko plano zoragarri bat salbu.

- 32 - Love me not (Z) * Eskasa. Ez hanka ez buru.

- 31 - Madre (Z) *** Lehen zatia oso ona iruditu zait, baina gero beharrik gabe egiten du gordinera eta alferrik galtzen da pelikula. Pena "Black Swang" bikainaren ostean...

- 30 - Morir (Z) *** Ona. Lan txukuna, sentimentalismotan erori gabe eta musika (eta bere erabilpen) bikainarekin. Portzierto, Mursego eta J. P3rez.

- 29 - Eve (Z) **** Oso ona Joseph Losey-ren klasiko hau.

- 28 - "Licht" ***. Ondo egina dago, baina konbentzionalegia da tonoan eta forman, eta dilema ez da hain dilema. 

- 27 - The square (Z) **** Oso ona, bere aurrekoaren ("Turist") bikaintasunera iristen ez bada ere. Eszena gogoangarriak ditu, baina eszena gogoangarrien metaketak ez du pelikula ona egiten.

- 26 - Alanis (Z) *** Ona.

- 25 - No intenso agora (Z)*** Ona.

- 24 - Abracadabra (Z) * Blancanieves gogoangarri harekin txunditu bagintuen ere, ez du asmatu oraingoan Bergerrek.

- 23 - Oldboy (Park Chan-wook) (E) **** Oso ona. Istorioak melodramatikotik dezente duen arren, gidoi eta eszenaratze paregabeak ditu, eta zenbait detaile ahaztezin! Ikustekoa!

- 22 - Capitan canzoncillos (Z) *** Haurrei irakaspenak ematen dizkieten pelikulak ikusteaz nazkatuta, gustura hartzen dira horrelako proposamen erdi surrealista erdi ganberroak. Betiko argumentuetatik urrunduta, zoramen gozagarria haurrekin ikusteko, dena ona, dena zintzoa behar duen garaiotan, batez ere.

 
- 21 - Toni Erdmann (Maren Ade). (E) *** Ona da Ade-ren pelikula, umore absurdo/surrealistaz josia, eta une hunkigarri bat baino gehiagorekin. Azken eszena bikaina da: zer da bizitza, argazki bat ateratzera goazenean ihes egiten digun hori ez bada?

- 20 - Johnny guitar (Nicholas Ray). (E) ***** Maisulana. Ahaztu ezinezko dialogo bat baino gehiagorekin.

- 19 - Letter from an Unknown Woman (M. Ophuls) (E) **** Oso ona da Ophulsen 1948ko klasiko hau. Hala ere, nahiago Zweig-en liburua (pelikularen oinarrian dagoena).

- 18 - Manchester by the sea () (Z) **** Oso ona. Urteko pelikularik onenetakoen nire
zerrendan egongo delakoan nago. Albinoniren adagioa deituriko musikak janzten duen eszena, zalantzarik gabe, ahaztezinen zerrendara eramatekoa da! Gogoangarria! Une melodramatikoxegiak sahiestuz gero (istorioa ere dramatikoegia da aukeran!), bikaina izango litzatekeen pelikula honek denetarik dauka: ez musika bikaina eta ondo jarria bakarrik, baita dialogo oso onak, aktore lan bikaina, baina batez ere detaile txikiei nola erreparatzen dien, eta istorioa nola kontatua dagoen "in media res" eran. Ikustekoa!


- 17 - Cuento de otoño (E. Rohmmer) **: Laukotetik onena, zalantzarik gabe, nahiz eta Rohmmer, sentitzen dut, ez den niretzat egina.

- 16 - Cuento de verano (E. Rohmmer): Eskasa.

- 15 - Cuento de invierno (E. Rohmmer) **: Badu zerbait, baina Rohmmer-en egiteko moduak ez nau konbentzitzen: estetikoki ez da batere erakargarria, eta mami aldetik ere herren geratzen da askotan. Neguko ipuin honek, ordea, badu zerbait, Shakespeareren izen bereko obraren egokitzapen moderno gisa ulertzen bada.

- 14 - Cuento de primavera (E. Rohmmer): Eskasa. Ez naiz erditik pasa.

- 13 - Teorema (P.P. Passolini) ** Ez nau asebete.

- 12 - Blow up (Antonioni) ** Ez nau asebete.

- 11 - Ladri di biciclette (V. De Sica) ***** Ikaragarria, tatxarik gabeko maisulana. Gerraosteko Erromaren erretratu paregabea, aita-semeen ibilera mikatzei jarraika. Aipagarria haurraren interpretazioa eta Italiaren historiako 3 pelikula handienetarikoetan haurrek daukaten garrantzia eta protagonismoa: La vita e bella, Cinema Paradiso eta Ladri di biciclette honetan. Ezinbestekoak hiruak!

 

10 - Zui hao de shi guang (Three Times) Hou Hsiao-Hsien ** (2017/03/02) (E)  Ez nau asebete Taiwandarraren pelikulak, baina hala ere badu zerbait, baditu printzak.


- 9 - Los exiliados romántico (Jonás Trueba) ***  (2017/02/23) (E)
Jonás Truebak txunditu egin gintuen azken zinemaldian bere "La reconquista" bikainarekin, nahiz eta pelikularen azken zatia guztiz sobran zeukan (ikus hemen egin genuen iruzkina). Harrezkero, bere filmografia tentuz jarraitzen saiatzen ari gara. "Todas las canciones hablan de mí" bere opera-prima asko gustatu zitzaigun, azken eszena benetan bikaina da, baina "Los exiliados románticos" honek ez gaitu gehiegi konbentzitu. Pelikulak baditu gauza onak, baina bere osotasunean ez nuke pelikula ona dela esango. Sinisgarritasun gutxiko dialogo eta eszenak ditu, eta inprobisazio asko dagoela dirudi: "Una película rodada sobre la marcha" dio iragarkiak, eta hori da filmaren indarguneetako bat: une batzuetan lortzen duen naturaltasun handia. Gainera, oso literarioa da, eta gu barrutik ukitzen gaituen gaiak jorratzen ditu Jonásek: maitasuna, lana, bokazioa, gaztetasunaren amaiera... Tulsaren musika ere oso ona da. Finean, badago ahalegin bat gauza orijinal eta berri bat egiteko, eta eskertzekoa da hori, nahiz eta emaitza halamoduzkoa izan. Gertutik jarraituko dugu Jonás.

- 8 - Hymyilevä mies (The Happiest Day in the Life of Olli Mäki) (2017/02/15) **** (Z). Oso ona Olli Mäki boxeatzailearen bizitzan oinarritutako pelikula hau. Zuri-beltz ederrarekin, aktoreen lan onarekin eta umore tanta dotoreekin, galtzera kondenatutako konbate bat -mundu mailako titulua jokoan dagoena- egitera bultzatzen duten boxeatzailearen istorioa kontatzen du (heroi bat behar baitu Finlandiak!).

- 7 - Frágil equilibrio  (2017/02/13) *** (Z): Ondo dago dokumentala. Uruguayko presidente ohiaren hitzak bizkarrezur gisa hartuta, munduaren hiru bazterreko istorio krudelak tartekatzen ditu haren diskurtso humanista indartzeko: etxegabetzeen drama, Gurugú mendian muga nola-hala pasatzeko zain daudenen egoera latza, eta lanak bizitzen uzten ez dien japoniarren kasua. Irudi eta soinu onekin, dokumental txukuna ontzen du Guillermo García López zuzendariak, nahiz eta zerbait falta duen, eta ez dakit ondo zer, pelikula bikaina izateko. Agian, lortzen hain zaila den "indar" hori.

- 6 - Hell or High Water (Comanchería) (2017/01/18) **** (Z): Gidoi, aktore, musika eta errealizazio oso onak ditu pelikulak, eta baita in crescendo doan argumentua ere, agian akzioa esajeratuegi izateraino. Azpimarratzekoa da bi banku-atrakatzaileren istorio honen atzean marrazten den Texasko jendartearen erretratu gardena (mendekua norberak hartzearen tradizioa, arrazismoa, bankuen kontrako jarrera...), eta Jeff Bridges-ek jokatzen duen pertsonaiaren eta hainbat bigarren mailakoren karakterizazio bikainak. Eta hala ere, zinetik atera eta dena beste nonbait ikusi izanaren frustrazio sentipen hori, konturatzea "Thelma & Louise", "The three burials of Melquiades Estrada" eta "Nebraska" bikainen bidegurutzean dagoela pelikula, eta finean ez duela gauza berririk (handirik behintzat) proposatzen. Oso ona, hala ere! Ikustekoa!

- 5 - Una pistola en cada mano (2017/01/30) ****.(E): Berrikuspen honen ondoren, argi berresan dezaket: oso ona da Cesc Gay-en komedia hau. Berrogei urteren bueltan dabiltzan gizonen noraeza guztizkoaren erretratu garratz eta bikaina, azken urteetan entzundako dialogo finenekin, eta gidoi eta interpretazio apartekin.


- 4 - Tristana (2017/01/11) ***** (E): Maisulana. Perez-Galdósen eleberri bat zinemara eraman zuen Buñuelek maisulan hau sortzeko. Fernando Rey-en lan bikainarekin aktore protagonistaren lanean, eta betirako gordetzeko moduko sententziekin (Perez-Galdósena izango da honen meritua), Franco hil aurreko urteetan hazkura handiak sortuko zituen obra irreberente honek (bukaera aldera Deneuve berriz protagonistaren etxera daraman gidoiaren txiribuelta aldrebes samarra da pelikularen "baina" bakarra). Esaterako:

   Lapur bati laguntzen dionean, polizia atzetik doakionean:
   "La policía representa la fuerza y los hombres como yo siempre defienden al débil sea quien sea
    y esté en la situación en que esté."

   "Aunque solo sean pesadillas, son buenos los sueños. Los muertos no sueñan."

Tristana (1970)
    "- No te cases nunca Tristanita.
     - Una puede ser libre y honrada.
     - Exactamente, la pasión tiene que ser libre es la ley natural. Nada de
       cadenas, de firmas, de bendiciones. "

    "El trabajo es una maldición, Saturno. Abajo el trabajo, el que uno tiene que hacer para ganarse la vida, ese trabajo no honra como dicen algunos, solo sirve para llenarles la monorga a los cochinos explotadores. En cambio el que se hace por gusto, por afición, ennoblece al hombre. Ojalá todos pudieran trabajar de ese modo."




- 3 - Once (2017/01/09) *** (E): Pelikulak badu zerbait, estilo bat, tono bat, aktoreen lan ona, musika zoragarria, batzuetan ñoño samarra den arren. Ikustekoa.

- 2 - Phoenix (2017/01/07) (E): Gidoiaren, eta batez ere abiapuntuaren sinesgarritasun eskasak pelikula bere horretan uztera eraman nau, metrajearen erdian.

- 1 - Negociador (2017/01/02) *** (E): Cobeagaren pelikulak ez du sinisgarritasun handirik hasieran, baina tonoa irabazten doa pixkanaka, eta lan duina lortzen du azkenerako.
Negociador pelikulako fotograma bat

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net