1) La reconquista (Jonás Trueba): Ez da pelikula perfektua inondik inora, azken zatia sobran daukala esan nuen bere garaian, baina hauxe da zalantzarik gabe 2016an gehien gustatu zaidan pelikula. Aktoreen lan bikainarekin, elkarrizketa oso onekin, musika paregabearekin eta sotiltasun handiarekin kontatzen digu duela urte asko bikote izan eta gau batez, hainbeste urte beranduago, berriz elkartzen direnekoa. Hiru zati nabarmen ditu pelikulak, eta lehen biak benetan bikainak direlakoan nago. Jonás Truebak badaki, ondo jakin ere, zinema egiten!

2) Vivir y otras ficciones (Jo Sol) (Donostiako zinemaldia 2016): "El taxista ful"ekin harritu gintuen zuzendariak ez digu hutsik egin orain ere, eta gorputzen iraultza motore gisa hartuta, libre bizitzeari buruzko aldarri eder eta zintzo bat egin du, dokumental formatuan. Ikustekoa!
3) The handmaiden (Park Chan-wook). Oso ona gidoia, eta istorioari bikain doakion kontatzeko modua. Teknikoki, aparta, zenbait une poetiko gorenekin.

5) El ciudadano ilustre (Mariano Cohn & Gastón Duprat). Teknikoki badu zer hobetua (ez dira oso onak argiztatze/argazki, musika eta soinua), baina gidoia bikaina da eta aktoreak (batez ere, protagonista) apartak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Egin hemen zure iruzkina edo kritika..
Mila esker!
Bertol