Egongo dira, agian, hobeak, baina jarraian doazen hauek, behintzat, ikusi beharrekoak dira! Ez galdu, batez ere, top-aren gailurrean jarri dudan "The killing of a sacred deer" ikaragarria!
Nik aurten ikusitakoen artetik, aipagarriak dira "You were really never here", "Hell or High Water" eta "Hymyilevä mies (The Happiest Day in the Life of Olli Mäki)", baina 2017ko 5 onenak, nire iritziz:
5. Blade runner 2049
Oso ona Denis Villeneuven pelikula. Badu bainaren bat,
Ryan Goslingen aktuazio eskasa esaterako, baina joder!, ze ondo egina
dagoen. Eta eszena eta detaile batzuk, gogoangarriak. Bukaera eskas samarra, hori bai.
4. On body and soul
Ondo definitutako pertsonaiak, istorio originala dialogo on eta
sinesgarriekin, aktoreen lana, musika eta argazkia apaindura gutxikoak,
sotilak, baina oso onak, eta kontatzeko era dotorea. Apur bat mantsoa,
zenbait unetan. Spoiler: suizidio-saiakeraren eszena ikaragarria da.
3. The square
Oso ona, bere aurrekoaren ("Turist") bikaintasunera iristen ez bada ere.
Eszena gogoangarriak ditu, baina eszena gogoangarrien metaketak ez du
pelikula ona egiten.
2. Manchester by the sea
Albinoniren adagioa deituriko musikak janzten
duen eszena, zalantzarik gabe, ahaztezinen zerrendara eramatekoa da! Gogoangarria! Une
melodramatikoxegiak sahiestuz gero (istorioa ere dramatikoegia da
aukeran!), bikaina izango litzatekeen pelikula honek denetarik dauka: ez
musika bikaina eta ondo jarria bakarrik, baita dialogo oso onak, aktore
lan bikaina, baina batez ere detaile txikiei nola erreparatzen dien,
eta istorioa nola kontatua dagoen "in media res" eran. Ikustekoa!
1. The Killing of a Sacred Deer
"Canino" eta batez ere "The lobster" bikainarekin harritu eta gero, ez
digu hutsik egin Lanthimosek bere pelikula berriarekin, eta Ruben
Ostlundekin batera, zinema garaikidearen ikur garrantzitsuenetariko bat
bilakatu da honezkero. Latza, brutala, ikaragarria.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
-
Behin irakurri nion Jim Jarmusch-i elkarrizketa batean garai batean 500 pelikula ikusten zituela urteko. 500 pelikula! Jota geratu nintzen, ...
-
(Ordena zehatzik gabe) In the mood for love (Wong Kar-wai) la ciénaga (L. Martel) Historias mínimas (J.C. Sorín) Lost in translation (...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Egin hemen zure iruzkina edo kritika..
Mila esker!
Bertol