![]() |
| Cinema Paradiso, G. Tornatoreren pelikulako fotograma bat |
2014/10/06
Cinema Paradiso (aitatasunaren ajeak eta biajeak XV)
Pelikula zoragarri honen gailurretako batean, tren-geltokian esaten dio Alfredok Totóri film hau ondoen laburbiltzen duen esaldia. Qualunque cosa farai, amala, come amavi la cabina del “Paradiso” cuando eri picciriddu: egiten duzuna egiten duzula, maita ezazu, txikia zinenean “Paradiso”ren kabina maitatzen zenuen moduan.
Etiketak:
aitatasuna,
ametsak,
artea,
artikuluak,
bizitza,
idazkuntzaz,
maitasunaz,
nostalgia,
sorkuntza,
UrolaKostakoHitza,
zinea,
zoriontasuna
2014/08/02
Putak eta putasemeak
Pertsona talde mespretxatuak, azpiratuak,
desberdinak izateagatik soilik kondenatuak direnak erabiltzen ditugu iseka
egiteko, irainetarako. Subnormala, marikoia, puta edo putaseme gisakoak
gizartearen desberdinarekiko beldurraren ispilu hutsak dira. Norberaren burua
desitxuratuta bueltatzen duten ispiluak. Normala ez dena, normatik kanpokoak
darabiltzagu, norberaren etikatik at –taldeko diziplinatik kanpo– daudenak
zentsuratzeko. Lau txupito segidan edaten ez duena, marikoia; sei gizon
desberdinekin oheratu dena, puta; nahi genuen eran jardun ez dena, subnormala. Hitz
horien faltan, motz geratzen gara aldamenekoari burla egiteko. Literatura
egitean ere gertatzen den kontua da: sinesgarritasuna lortzekotan, eta irainen
bat behar izanez gero, aipatutako horietara kondenatuta zaude.
2014/07/30
Maricón el que no bote
Sanmartzialetan izan zen, duela hamabost bat urte. Joan ginen
parrandara Irunera, eta halaxe genbiltzan, gozo-gozo, hogei urte izateak
ematen duten inozo sentipen epel horrekin, denboraren erlojuak artean
axola ez zitzaizkigula. Sanpelaiotan hasten ziren udako oporrak
guretzat, herriko jaietan, eta huraxe izaten zen ordularia etxeko
tiraderan uzteko eguna, San Joan sua baino errito garrantzitsuagoa.
Estudiante tunante, eta lanik egiteko obligaziorik gabe (ez beste lagun
batzuen tankeran, zortekoak gu!), festaz festa, parrandaz parranda
ibiltzen ginen orduz geroztik.
2014/06/20
O templo do futebol
Berria-tik proposamen "lizun" batekin etorri zitzaizkidan: futboleko mundialak irauten duen bitartean, artikulu bat egunero, eta trukean Riora joateko hegazkin-txartela eta ostatua. Ez nuen gehiago behar.
Hemen topatuko duzue nire bidaia-koadernoa: O templo do futebol
![]() |
| Paulisson Miuraren argazkia |
2014/05/28
Ametsen jokalekua
Ahaztu egin zaigu amets egitea. Esna
gaudela, esan nahi dut. Berezkoa dugulako lotan gaudela amets egitea.
Baina esna gaudela... Esna amets egite soila galarazi egin digute,
eta guk ez dugu horri buelta ematen jakin. Zer esanik ez ametsak
lortzen ahalegintzeaz... Gure ametsen atzetik joateko ausardia galdu
dugu. Gure ametsen atzetik joateko ausardia kendu digute, eta kentzen
utzi diegu gainera. Bi eskuekin ametsa lepotik ondo heldu beharrean,
eskapatzen uztera ohitu gara. Borrokarik apenas egin gabe. Egunari
eustea bihurtu dute askorentzat amets bakar, soldata bat lortzea
helburu bakan, eta beldurra erein dute inguruetako baratzetan: ez
joan aldirietara, ez fidatu inorekin, ez egin marrurik, ez hitz egin
ezezagunekin, ez margotu marratik kanpora.
Horregatik, barruak mugitzen dizkigu
ezinezkoak ziruditen ametsak betetzen irudikatzeak. Egingarri
bihurtzen diren utopiak dira ederrenak, utopiak ez diren utopiak.
2014/05/20
aitatasunaren ajeak eta biajeak (XIV): mundiala!
Duela lau urte, zehatz, lagun mina etorri zitzaidan zeharo kezkatuta, garagardo bat hartzera joateko erreguarekin, hirekin hitz egin beharra zeukaat. Ez naiz lagunen arazoei izkin egiten dieten bihozgabe horietakoa, eta are gutxiago problemaren soluzioa tabernan eztabaidatzekoa denean. Ezin izan nion beraz muzin egin halako betebehar gogorrari. Zortzietan Mogambon, adostu genuen.
Urduri zegoen, taberna kanpoko mahai altuan garagardoa bukatzear utzita ni iristerako, zigarroari zupada ematen ez bazen, beste eskuko hatzei azazkalak jaten. Susmo txarra hartu nion kontuari gizona hain larri ikusita. Ihesean zebilen bere lagunen bat gorde ote zuen? Lana galtzeko arriskuan ote zegoen? Emazteak ere, berak bezala, maitalea zuela jakin ote zuen? Baita zera ere!
- Espainiako Selekzioko kamiseta eskatu zidak semeak -esan zidan zigarroari beste behin gogor asko tira egin eta gero.
- Xabierrek? -hemezortzi urteko semea zen Xabier.
- Unaik! -sei urtekoa Unai.
Barrez hasi nintzen karkaila betean.

2014/04/09
Artisten borroka pribatuak
Artisten egoak hegoak baino zabalagoak izaten direla esan ohi da, eta horregatik, akaso, lan bat gaizki ateratzen zaienean, ezkutatu, deuseztatu nahi izaten dute. Stanley Kubrick handiak, kasu, ez omen zuen bakerik izan "Fear and desire" bere lehen lanaren kopia guztiak desagerraraztea lortu arte. Ez omen zuen lan haren egile zela aitortu ere egin nahi. Idazle askok ere uko egiten diote beren lanen zirriborroak erakusteari: ezin hitz bat irakurri, lan osoa bukatutzat eman arte.
Mito moduko hori hausten duen proposamena aurkeztu dute Donostian berriki, antzezlan baten sortze-prozesuan parte hartzeko aukera emanez; hain zuzen, David Harrowerrek idatzitako "Blackbird" lanaren prestaketan. Hamabost bat lagun jardun gara antzezlanaren entseguak segitzen, lanaren zuzendari den Ttanttaka konpainiako Fernando Bernuesekin eta Isidoro Fernandez eta Fariba Sheikhan aktoreekin batera. Prestaketa lanen garapena bertatik bertara ezagutu eta antzezlan bat taularatzearen konplexutasuna ikusi eta ulertu ahal izan dugu honela.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Ez zait sekula ahaztuko lehen edalontzia eskuetan geneukala egin zidan galdera: - Eta hik zergatik ez didak niri hika egite...
-
Plazaratu dugu "Alter ero". Liburu-dendetan da ipuin-liburua. Susaren webgunean ere bai doan irakurgarri ( hemen ). PDF edo EPUB f...
-
Elefante bat. Elefante marroi-granate antzerako bat oparitu zion beltzak emazteari, tabernan tripa handiarekin ikusi zuenean. Gerrikoak, lep...
kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net