Aurtengo (2011) maiatzeko bazkarian |
2011/10/19
Eskerrik asko, Laxa
2011/10/11
Aitatasunaren ajeak eta biajeak (II): Emetuta
Gizonaren eta
emakumearen arteko berdintasunaz ari ziren behin irratian, esanaz emakumeak
gizonaren plazak eskuratu behar dituela (goi-karguak lanean, berdintasunezko
errepresentazioa politikan, eta honelako kontuak), harik eta entzule fin
batek gauzak bere lekuan jarri zituen arte, oso zentzuzkoa iruditu zitzaidan
argumentu batekin: gizona dela emakumearen plazak bete behar dituena, eta
alderantzizkoan tematuegi gaudela gizarte alu (adjektiboa nirea da) honetan.
2011/09/27
Aitatasunaren ajeak eta biajeak (I): irakurtzea utopia bihurtzen denean
Laster hartuko du loak, esan zidan emazteak semea nire eskuetan utzi zuenean. Uztaileko asteazken eguzkitsu bat zen, arratsaldeko bostak, eta liburu on bat hartuta (Montoiaren Gasteizko hondartzak) abiatu nintzen paseoan, emaztearen hitzek adoretuta: nahikoa izango duzu ume-kotxean bueltatxo bat ematearekin…
![]() |
Edozein momentu ona da... |
Terraza ongi aukeratzea ere, garrantzitsua zen. Errepidetik urrun behar zuen, motor baten burrunbak semea esnatzea ez banuen nahi; inguruan umerik ez izatea ere kontuan hartzekoa zen, gutxien espero duzunean marruka hasten iaioak baitira; koadrila zaratatsurik ere ez nuen nahi, barre zoliak ohikoak baitira halakoetan; karga eta deskargako lekua izatea ere ez zen komeni, kamioiek egiten duten zarata handia izaten baita…
Aukeratu nuen
azkenean. Leku lasaia zirudien: ez errepiderik, ez karga eta deskargarik, ez
umerik, ez koadrilarik, ez emakume ahoberorik… Eskatu nuen garagardoa
(inportatua, Leffe bat). Dastatu
nuen: mmmmmmm, oso hotza baina ez hotzegia, hatz eta erdiko aparrarekin,
Lefferen ohiko kopa zabal eta ederrean zerbitzatua. Semeari begiratu nion
begi-zeharka: lo-zomorro zegoen. Segi
horrela, segi horrela!, xuxurlatu nuen nirekiko. Liburua atera nuen, azala
laztandu, argazki bikain hura behatu nuen, atso zahar hura neuri begira
galernatik ihesi, kontra-azala irakurri nuen, egileak idatzitako liburuen
zerrenda: irakurtzen hasterako bete beharreko erritu ekidinezina zen. Kito.
Prest nengoen. Lehen orria ireki nuen, lehen paragrafoari ekin nion, lehen
esaldiari, lehen hitzari, eta une horretantxe, deabruak hartuta bezala, hamar
bat ume atera ziren aldameneko ezkaratzetik, marruka-txilioka-garrasika-oihuka,
atzetik azalik gabeko izaki begi-zakilduna balute bezala.
Hortik aurrerakoa, nori axola zaio?
2011/09/04
Kontxako Bandera: tragedia greziarren pare
Tragedia
greziarretan ohikoa da patuaren halako jokaldi harrigarri eta askotan
ez-sinesgarri bat gertatu eta horren ondorioz iristea istorioaren esperotako amaiera
tragikora.
![]() |
Alberto Varela (CC-Egiletza aitortu) |
Kirola atsegin
dutenek pena hartuko zuten, gaur, Kontxako Banderan gertatu dena ikusita:
patuaren jokaldi ustel batek (itsaso txarrak eta haize aldaketak, kasu honetan)
aukerarik gabe utzi ditu bigarren txandan arraunean egin dutenak: Astillero,
Hondarribia, San Juan eta Tiran. Alper-alperrik denboraldi guztiko prestaketak
eta entrenamenduak.
2011/09/01
Autokritikaz gogoeta laburra eta adibide praktiko bat: “Itsaso urdin bertikala” laburmetraiaren autokritika
Makina bat aldiz tokatu zait entzutea idazleren bat edo bestelako artistaren bat bestek egindako lanaren kritika gordina eta gupidagabea egiten, eta pertsona horiexek berak mutu geratzea euren lanaren aurrean, edo, are okerragoa dena, eurek egindako lanei buruz lausenguak soilik botatzea. Kritika ugari, baina autokritika gutxi, bazterretan.
Egile asko lotsatu egiten omen da, bestalde, beren lehen lana urte dezente igaro ondoren berrirakurri edo berrikusitakoan. Stanley Kubrick zine-zuzendari handiak ere ez omen zuen etsi "Fear and desire" bere lehen lanaren kopia guztiak desagerraraztea lortu zuen arte (hala dio Wikipediak ere). "Gaztetako akatsa" deitu zion bere lehendabiziko lan horri. Ez omen zuen lan haren egile zela aitortu nahi, hain zen perfekzionista gizona...
Baina zer hobea zure lanari zuk zeuk egurra eman eta egindako akatsak mundu zabalean erakutsiz "ofizioaren" gako batzuk (egin behar ez diren hanka-sartzeak, behintzat) ematen saiatzea baino. "Ofizioaren" zailtasunak eta norberaren ezintasunak azaleratzea baita bestek zure akatsetatik ikasteko modurik onena, eta akatsetatik ikastea baino pedagogia hoberik, gutxi...
2011/08/07
J. Campion-en "The piano" pelikula dela-eta...
Pelikula ez baduzu ikusi, ez jarraitu irakurtzen, bukaerari buruzko iruzkintxo bat egitera noa eta.
Pelikularen bukaeran, Holly Hunterrek jokatzen duen pertsonaiari (Adari)...
Pelikularen bukaeran, Holly Hunterrek jokatzen duen pertsonaiari (Adari)...
2011/08/04
Legazpi – Chillida Lantoki Museoa – Etxeberria jatetxea (I)
Egun-pasa polita egin genuen lehengoan Legazpi aldean, Chillida Lantoki-Museoa bisitatzeko aitzakiarekin. Uztaileko asteazken batean joan ginen andrea, hamar hilabeteko semea eta hiruok, eta lehendabiziko sorpresa Lantoki-Museoaren sarreran eman ziguten: asteburuetan soilik irekia. Atean bertan jartzen zuen telefonora deitu genuen, esperantza gutxirekin, baina are sorpresa handiagoa jaso genuen arratsalderako hitzordua eman zigutenean; ez sinisteko luxua, krisi garaiotan batez ere: guretzat bakarrik ireki zuten museoa, eta “esklusiban” eman zizkigun azalpenak neskato aurpegi luze batek (gehitxo makillatuta, nire gusturako), euskara argi eta txukunean.
- Asteburutan soilik irekitzen dugu –esan zigun, eskumuturrean tatuatuta zeukan tximeletari begira ez distraitzeko burrukan nenbilen bitartean. – Gustatzen zaizu? –galdetu zidan besoa niregana hurbilduz; oso polita, oso polita, esan nion. –Kostan geratzen dira turista gehienak… Mirandaolan egoten gara, eta norbaitek deitzen badu, hitzordua jartzen saiatzen gara.
Ikustekoa da lantoki-museoa. Donostiako Tabakaleran espazioa antolatze aldera egin behar edo egin nahi dutenaren filosofia dauka paper-fabrikak ere: bere horretan utzi dituzte horma zahar handiak, papera egiteko makinaria erraldoiaren parteak, sabai altuak… Eta horrek xarma oso berezia ematen dio lekuari.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Plazaratu dugu "Alter ero". Liburu-dendetan da ipuin-liburua. Susaren webgunean ere bai doan irakurgarri ( hemen ). PDF edo EPUB f...
-
Ez zait sekula ahaztuko lehen edalontzia eskuetan geneukala egin zidan galdera: - Eta hik zergatik ez didak niri hika egite...
-
(Ordena zehatzik gabe) In the mood for love (Wong Kar-wai) la ciénaga (L. Martel) Historias mínimas (J.C. Sorín) Lost in translation (...
kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

www.bertolarrieta.net