Gizonaren eta
emakumearen arteko berdintasunaz ari ziren behin irratian, esanaz emakumeak
gizonaren plazak eskuratu behar dituela (goi-karguak lanean, berdintasunezko
errepresentazioa politikan, eta honelako kontuak), harik eta entzule fin
batek gauzak bere lekuan jarri zituen arte, oso zentzuzkoa iruditu zitzaidan
argumentu batekin: gizona dela emakumearen plazak bete behar dituena, eta
alderantzizkoan tematuegi gaudela gizarte alu (adjektiboa nirea da) honetan.
Baina gizon batentzat ez da okerragorik emetuta dagoela entzutea baino. Bi potrorekin egin behar dira gauzak, ondo egin behar baldin badira. Emetuta hago patxaran txupitoa eskatzen baduzu, emetuta hago kafea apar askorekin eskatzen baduzu, emetuta futbola ez bazaizu gustatzen…
Duela ez
horrenbeste, gure semeak 8 bat hilabete zituela, emaztea kontzertu batera joan
zen, beranduenez 2:30ean itzuliko zela esanez, eta nire kargu utzi zuen semea
(gauez hain berandu arte lehendabiziko aldiz).

Eta egin nuen, nire
artean, batzuetan ederra dela emetuta egotea.
Eta pelikula honetan tokatzen zaidan papera zein den argi eta garbi daukadan arren, emazteari noizean behin kontzerturen batera joateko esan behar diodala deliberatu nuen, horrela, semeari buruan laztanak egiten nizkion bitartean.
Eta pelikula honetan tokatzen zaidan papera zein den argi eta garbi daukadan arren, emazteari noizean behin kontzerturen batera joateko esan behar diodala deliberatu nuen, horrela, semeari buruan laztanak egiten nizkion bitartean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Egin hemen zure iruzkina edo kritika..
Mila esker!
Bertol