2016/01/23

2016an irakurritakoak

2016an irakurritakoen artean (ikus hemen beherago zerrenda osoa), denetarik, ohi bezala, eta izardunak, irakurtzekoak! Aurtengo onenak: Carta de una mujer desconocida (S. Zweig); La bicileta estática (Pamiés); Bajo el influjo del cometa (J. Bilbao), El hombre de los dados (L. Rinehart), Bajo una luz marina (R. Carver).







- La mujer es una isla (Audur Ava Olafsdottir). Hasiera oso ona, baina haurrarekin irlari buelta ematen hasten zaionean behera egiten du nabarmen. 2/3

- Euzkadi merezi zuten (K. Izagirre). Ez nau harrapatu. 2/3

- Tigre ehizan (A. Epalza). Ideia eta istorioa onak dira, eta Epalzaren prosak ere ez du aitzakiarik, baina zerbait falta zaio, akaso pertsonaiak gehixeago karakterizatzea, detaile esanguratsu gehiago txertatzea, motzagoa egitea...? Bukaerak ere ez nau asebete.

-*****La bicicleta estática (S. Pamiés). Limoiarena ez zitzaidan gustatu, baina liburu honetan ipuin benetan bikainak daude. Aipagarrienak hauek nire ustez: La isla, La mujer de tu vida, Acostarse temprano eta Tres formas de no decir te quiero.

-***Estrómboli (J. Bilbao). Bere "Bajo el influjo del cometa"k liluratu gintuen gisan, liburu honek ez nau horrenbeste asebete. Hala ere, badira hiruzpalau ipuin oso onak: El peso de tu hijo en oro; Avicularia avicularia; El castigo más deseado eta batez ere, Estrómboli.

-****Bajo una luz marina (R. Carver). Ipuingintzako maisuak poesia ere bazekien egiten. Ona!

-****El hombre de los dados (Luke Rinehart): oso oso ona! benetan gomendagarria.

-***Nada crece bajo la luz de la luna (Torborg Nedreaas): lehen 100 orriak benetan paregabeak iruditu zaizkit, hortik aurrera (eta abortuaren gaiarekin hasten denetik) ez horrenbeste, baina oso liburu ona. 

-****La mujer rota (Simone de Beauvoir). Oso ona.

-La edad de la discreción (Simone de Beauvoir)

-****La ley de la ferocidad (P. Ramos). Oso ona. Badu eszena bat erdialdean, benetan gogoan betirako iltzatuta geratzen den horietakoa. 

-El amor (M. Duras) 1/2

-Gizajoen katalogoa (Joxean Agirre)

-La guitarra azul (J. Banville) 1/2

-***Su zelaiak (Peruarena) 1/2

-*****Carta de una mujer desconocida (S. Zweig): Zweig-en prosak ez du parekorik. Leun zaramatza istorioan zehar, eta liburu honekin bere gailurretako bat lortzen duelakoan nago.

-***Bartleby el escribiente (H. Melville)

-Beti oporretan (H. Cano)

-****Bajo el influjo del cometa (J. Bilbao): azpimarratzekoak, "los espías", "soy dueño de este perro" eta batez ere "un padre, un hijo".

-El zoo de cristal (T. Williams)

-***Un tranvía llamado deseo (T. Williams) 

-El buda de los suburbios (Kureishi) 1/2

2016ko filmen inbentarioa

2016an zinematan ikusitako pelikulen inbentarioa egingo dut hemen (eta zinemetatik kanpo ikusitako aipagarrienak ere gehituko ditut), eta saiatuko naiz pelikula bakoitzaren kritikatxo bat -edo iruzkintxo bat, bederen- egiten.

Paterson (Jim Jarmusch). Ez dut uste Jarmuschen pelikularik onena denik, baina ederra da bere xalotasunean hau ere. Pertsonaia arrunt baina gogoangarriz betea, sotiltasunean dotore. Agian, musikan eskas, eta lizentzia pare bat sobran (zakurrak postea botatzen duenekoa, eta ibaiaren metafora poesiaren emaria irudikatzeko...).

El ciudadano ilustre (Mariano Cohn & Gastón Duprat). Teknikoki badu zer hobetua (ez dira oso onak argiztatze/argazki, musika eta soinua), baina gidoia bikaina da eta aktoreak (batez ere, protagonista) apartak. Ikustekoa!

The handmaiden (Park Chan-wook). Oso ona gidoia, eta istorioari bikain doakion kontatzeko modua. Teknikoki, aparta, zenbait une poetiko gorenekin. Ikustekoa!
 
Arrival (D. Villanueve). Badu meriturik pelikulak (kontu bat oso oso interesgarria du), baina onberatasun kiratsa dario, eta hori ezin dut jasan, aizue, barkatuko didazue.

The duke of Burgundy (Peter Strickland). Ez nau asebete, nahiz eta teknikoki oso dotorea den.

El porvenir (Mia Hansen-Løve). Pedante samarra batzuetan, baina ona da El porvenir sotila, eta Huppert bikain dago protagonistaren rolean.

La reconquista (Jonás Trueba). Oso ona. Pena oso oso sobran daukala azken zatia, nerabeena, horra artekoa bikaina baita.

Something in blue (Donostiako zinemaldia 2016). Ona, bukaerarako luzetxo egiten den arren. Hiru lagun txinatarren noraeza sentimentalari buruzko filma, elkarrizketa fin eta absurdoekin, eta Woody Allenek erabiliko lukeen musika ederrarekin.

Porto (Donostiako zinemaldia 2016): nahi baina ezin. Kontaera, elkarrizketak eta sakontasunean orijinala izan nahi, baina ezinean geratzen da Porto, nahiz eta baduen une eta kontu onik.

Vivir y otras ficciones (Jo Sol) (Donostiako zinemaldia 2016): "El taxista ful"ekin harritu gintuen zuzendariak ez digu hutsik egin orain ere, eta gorputzen iraultza motore gisa hartuta, libre bizitzeari buruzko aldarri eder eta zintzo bat egin du, dokumental formatuan. Ikustekoa!

Ahora sí, antes no (Hong Sang-soo). Bai baina ez. Planteamendu original samarra, aktore nagusia bikain, elkarrizketa batzuk onak, eta sotilki aldatzen diren gauzak zenbat alda dazaketen istorioa... Baina bukaeran, zer eta, mezu potoloa izenburuarekin! Horixe soilik behar genuen!
 
Langosta (Y. Lanthimos). Bikaina!! (2015koa)

Anomalisa (Charlie Kaufman and Duke Johnson). Ona

 

2015eko film onenak

Kontuan harturik hauek direla nik ikusi ditudan aurtengo pelikulak (2015eko pelikulen inbentarioa), eta dezente geratu zaizkidala aldean, nire iritziz honakoak dira onenak, eta nire ustez galdu ezin ditzakezunak:

1) Langosta (Y. Lanthimos)


2) Victoria (Sebastian Schipper)

2) Heart of a dog (Laurie Anderson)

3)  Ex-machina (Alex Garland)

4) Leviathan (Andrei Zvyagintsev)


2015/12/14

Agurraren lezioa

Gauzak gehiegi luzatzeak ez duela onik egiten, horixe dio Calamarok bere Crímenes perfectos abesti eder bezain ezagunean, eta nire gisakoei, edozertan konstantziaz jarduteko arazoak ditugunoi, gure arreta osoa kontu bakar bati eskaintzea hain nekeza zaigunoi, aterpe ezin hobea eskaintzen digu kantari argentinarraren baieztapenak, eta, hori gutxi balitz, helduleku bat ematen digu —gure bizimodu txoroa eraikitzeko lehenengo harria—, egunero bizitza berri bat bizi nahiko genukeen inuzenteoi, zerotik behin eta berriz hastearen edertasuna miresten dugun tenteloi. Besterik da zenbatetan egiten diogun jaramon Calamaro gizajoari, zenbatetan ausartzen garen hau edo hori gehiegi luzatu dela onartzen.

2015/11/30

Arbelaren lezioa

Ia nahi gabe, esperimentu interesgarri bat atera zitzaidan lehengoan, ikasgelan. 19-20 urte inguruko 30 bat ikasle dauzkat, zein baino zein zintzoagoak, ondo kieto eta isilik egoten direnak bakoitza bere aulkian. Ariketak egiten ari ginen, eta hamaika aldiz esan diedan arren ateratzeko lasai arbelera, ariketa gaizki egiten badute ez dela ezer gertatzen, are, hobe dela, baten akatsak zuzenduz guztiok ikasten dugula, alferrik izaten da normalean nire ahalegina, eta ipurdiek aulkian epel segitzen dute, bertan goxo. Ikaragarria da porrotari diogun beldurra, gauzak gaizki egiteari, jendaurrean lotsagarri geratzeari (xakearekin egitera doazen gisan, antzerkia ere derrigor landu beharko litzateke eskoletan, halako arazoak saihesteko, baina beste upel bateko ardoa da hori).

2015/10/15

‘Euskaldun’ eta ‘gaizto’ esaldi berean

Jon Mirande
Imanol Epeldek rapera ekarritako Euskaldun zintzoen balada indartsuak hartara bultzatuta, Miranderen poesia eta bere nobela motz ezaguna (Haur besoetakoa) irakurri ditut pasa den udan, Haur besoetakoa nobelan, berriz, pederastiako harreman baten kontakizun garratza ematen zaigu, literarioki nire ustez bikaina lehen erdian, esajeratuegia amaieran. Jakina da: antzeko gaia zerabilen Nabokovek bere Lolita jada klasikoan (eta arazo berbera dauka: hasiera bikainaren ondoren, bukaera esajeratuegia da, eta euskaldunarenak ez daukan beste bat: orri mordo bat sobran).
institutu garaiko irakurketa behartu eta alferrikakoari mendeku hartuta. Kasu, euskal klasikoetan orain arte topatu gabe nituenak aurkitu ditut (aipatutako klasikoen nire ezagutza ez izanik batere exhaustiboa, dena esan behar bada). Harritu nau bere poesia lizunaren gordinak, kontuan harturik 1950. urtearen bueltan idatzita daudela, eta nola dabilen baten eta bestearen kontra jori, bururik utzi gabe inoren lepo gainean;

2015/09/22

Ruta Bolaño


RUTA BOLAÑO

"Ruta Bolaño" delakoari segika topatu nuen hain ezkutuan zegoen jatetxe txiki eta apaina, kale ziztrin eta estu hartan, hain estua, non mahaien lerro bakar bat soilik kabitzen baitzen, pasatzeko lekua ere justua utzita. Baina itzala kategorikoa zuen, etxeek egindakoa, lodi-lodia, ez toldo edo sonbrillek sortutako artifizial eta mehar hori (eskertzekoa izaten da halako babesa, batez ere abuztuan, eta batez ere Blanesen gisako herri mediterranear batean bazaude), eta hara eraman nituen bikotea eta semea, goiz osoa idazle txiletarraren peskizan jardun ondoren.

- Probetxuzko zerbait egin duzu, behintzat -esan zidan emazteak, leku hartan planto egin genuenean. Gustatu zitzaion, antza, eta eskerrak, zeren, lau ordu luze semea berarekin hondartzan utzi ondoren, nola edo hala ordaindu beharko nuen nire bohemiotasun gutxi-asko antzeztu haren prezioa.

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

kontaktua: bertol@bertolarrieta.net
www.bertolarrieta.net