Kuban, 2008an egindako koloretako argazkiak, webgunean ikusgai.
2012/04/04
2012/03/18
Aitatasunaren ajeak eta biajeak (VI): Zer den bizitza
Elefante bat. Elefante marroi-granate antzerako bat oparitu zion beltzak emazteari, tabernan tripa handiarekin ikusi zuenean. Gerrikoak, lepokoak, eraztunak, ordulariak saltzen ari zen, eta gu tragoa hartzen, abuztu bukaerako egun eguzkitsu batean; oporren amaierari neurria hartzen, aldez aurretik.
- Da suerte –esan zion gaztelania txukunean, eta zortzi hilabete eta erdiko tripa handia seinalatu zuen behatzarekin – Para ti, para ti... –gehitu zuen gero, oparitu egiten ziola argi adieraziz.
Sartu zen moduan atera zen tabernatik, ezer saldu gabe, tragorik hartu gabe, eta ezer eskaini ez izana damutu zitzaidan, berandutxo, hala ere.
Hemen nago orain, seme lokartuari begira: ba al da ederragorik, umetxo bat lotan goxo ikustea baino? Elurra epel erortzen zure egongelako leihotik?
Urte eta erdi da gaur semea jaio zela, eta haren jaiotza etorri zait gogora, urterdimuga honetan, eta jaiotzarekin batera, elefante marroi-granate txikitxo hau, esku ahurrean eroso eserita daukadana; atzeko hanken gainean eserita baitago elefantea, eta tronpa altxatuta. Hainbat gauza idatzi ditut dagoeneko aitatasunari buruz, baina oraindik ez dut hasiera kontatu... Urte eta erdi behar izan ote dut hau idazteko adorea biltzeko?
Sartu zen moduan atera zen tabernatik, ezer saldu gabe, tragorik hartu gabe, eta ezer eskaini ez izana damutu zitzaidan, berandutxo, hala ere.
Hemen nago orain, seme lokartuari begira: ba al da ederragorik, umetxo bat lotan goxo ikustea baino? Elurra epel erortzen zure egongelako leihotik?
Urte eta erdi da gaur semea jaio zela, eta haren jaiotza etorri zait gogora, urterdimuga honetan, eta jaiotzarekin batera, elefante marroi-granate txikitxo hau, esku ahurrean eroso eserita daukadana; atzeko hanken gainean eserita baitago elefantea, eta tronpa altxatuta. Hainbat gauza idatzi ditut dagoeneko aitatasunari buruz, baina oraindik ez dut hasiera kontatu... Urte eta erdi behar izan ote dut hau idazteko adorea biltzeko?
2012/02/23
Aitatasunaren ajeak eta biajeak (V): bidaia, norberaren barrunbeetara
Duela hamabost bat egun, semearekiko harremanak ondo bideratzen ikasteko aitzakiarekin, komunikazio ez-bortitzari buruzko ikastaro biziki interesgarrian parte hartu nuen, Nerea Mendizabalen eskutik (Antiguoko Txintxirrin haur eskolan). Semearekiko harremanak soilik ez, ingurukoekin ditugunak ere egoki jorratzeko bidea erakutsi zigun Nereak, edozein gatazka-egoerari modu ez-bortitzean erantzuteko metodoa, baina, batez ere, norberaren barrunbeetara begira jarri gintuen, norberaren erraietarainoko bidaia proposatu eta geure buruak ondo ezagutzeko parada eman zigun. Bidaia hori, esan beharrik ez dago, ez da doakoa; mingarria da, barrenak mugitzen dizkizu, inori ez baitzaio norberaren miseriak argitara ekartzea gustatzen, baina bidaia bere helmugaraino eramanez gero, zinez eskertuko duzu, gure burua ulertzeak baitakar ingurukoak hobeto konprenitzeko bidea.
2012/02/05
Santa Ageda bezpera, elurretan
![]() |
Bertol Arrieta ( cc-by: aitortu egiletza) |
Donostiako Antiguo auzoan Ibaeta abesbatzakoak harrapatu ditugu, elur azpian kantari, Santa Ageda bezperan, eta hotza berotu digute.
Zortzi argazkiko erreportajetxo hau merezi zuten, gutxien gutxienik.
<<...baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz! >>
2012/01/24
Kubako argazkiak, zuri-beltzean
2008an Kuban egindako argazkiak, webgunean.
Behean duzun "X iruzkin" botoiari emanda utz dezakezu argazki hauei buruzko zure iritzia.
mila esker,
bertol
![]() |
Bertol Arrieta (CC 3.0: aitortu & baldintza berdinetan partekatu) |
Behean duzun "X iruzkin" botoiari emanda utz dezakezu argazki hauei buruzko zure iritzia.
mila esker,
bertol
2012/01/10
Aitatasunaren ajeak eta biajeak (IV): umetxoaren negarrari, jaramonik ez?
Inguruan asko ikusten ari
naiz: negarrez ari den umetxoari, oraindik hitz egiten ez dakien horri,
jaramonik ez egitea, negarrez uztea, bere kabuz (azkenean) isiltzen den arte. Edo
umetxoak bakarrik lo egin dezan Estivill metodoa aplikatzea.
Ez naiz ni aditua gai
hauetan, baina honi buruzko oso ikuspuntu interesgarria irakurri dut, eta hemen
jarriko dut halako laburpen bat, norbaiti lagungarri gerta dakiokeelakoan.
2011/12/13
Aitatasunaren ajeak eta biajeak (III): gaitasun berri arraro hori
Bat-batean barneratzen duzun gaitasun bat da. Ahalegin
berezirik egin gabe. Atzo ez zeneukan, eta gaur bai. Egun batetik bestera
gertatzen da, harrigarria badirudi ere. Eta abilidade berri hori eskuratzeko, ez
duzu ikasten jardun behar, ezta praktikatzen edo entrenatzen ere. Berez
datorren zerbait da, nahi gabe zugan sortzen dena, ezerezetik etorria,
betidanik zure baitan egon balitz bezala.
Baina ez da horrela. Ez da betidanik izan
duzun gaitasun bat. Eta ez zeneukanean, harritu egiten zintuen besteengan erraztasun
hori ikusteak, trebetasun hori normala balitz bezala nola erabiltzen zuten egiaztatzeak,
eta zuk, inozo horrek, zertan ari ziren ulertu gabe, behatzen laguntza behar
zenuen euren parean jartzeko…
Igaro dira egun ilun horiek, ordea. Orain, zu
ere euretako bat zara. Eta okerrena da ez dakizula nola gertatu den, ezta
zehazki noiz gertatu den ere. Atzo izan ote zen, herenegun, edo duela bi aste,
auskalo!, baina bat-batean norbaitek zure semeak zenbat denbora duen galdetu
dizunean, bai, zuk ere halaxe erantzun duzu: hamabost hilabete. Eta harrituta
begiratu diozu zeure buruari, euroak pezetatara bihurtu behar ez bazenitu
bezala sentitu zara, semearen adina hilabeteetan emateko eta hilabete horiek
zenbat denbora diren ulertzeko gai zarela ikusi duzunean.
Eta pentsatzea, lehen, duela ez horrenbeste,
gorrotatu egiten zenituela urte eta erdi
esan ordez hemezortzi hilabete zioten
odolgabe haiek…
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Plazaratu dugu "Alter ero". Liburu-dendetan da ipuin-liburua. Susaren webgunean ere bai doan irakurgarri ( hemen ). PDF edo EPUB f...
-
Ez zait sekula ahaztuko lehen edalontzia eskuetan geneukala egin zidan galdera: - Eta hik zergatik ez didak niri hika egite...
-
(Ordena zehatzik gabe) In the mood for love (Wong Kar-wai) la ciénaga (L. Martel) Historias mínimas (J.C. Sorín) Lost in translation (...
kontaktua: bertol@bertolarrieta.net

www.bertolarrieta.net